OCT. 09 2020 BEGIRADA Gasteizko Udalaren lehentasunak Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo etxebizitza eskubidearen alde eta gizarte bazterketaren aurka. Maiatzean Udalari eskaera batzuk luzatu zizkion jendarteko sektore zaurgarrienei begira hainbat babes neurri planteatuz, baina ez du erantzunik jaso. Udalak beste lehentasun batzuk dituela dirudi, abiadura handiko trena lurperatzea edo autobus elektrikoa kasu.