GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Harresi ankerra


Zalantzazkoa da Israelek Zisjordaniako lurraldea inguratzeko eraiki zuen harresi ospetsuak erabilgarritasunik ba ote duen, palestinarrei bizitza izorratzeaz haraindi. Irudian, haur bat harresian eserita zain dago, gurasoak oliba uzta jasotzen ari diren bitartean. Hormak bitan banandu zizkien lurrak eta orain uzta biltzeko Israelgo Armadaren baimen berezia behar dute.