OCT. 15 2020 BEGIRADA Bidesariak ez diezazkizula hauteskundeak zapuztu Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidean bidesaria ezartzeko arauari buruz eztabaidatu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Proiektuaren eta aurreproiektuaren artean aldaketa nabarmen bat egon da: abian jartzeko data sei hilabete atzeratu da: 2022ko ekainaren 30era arte. Eta zein izango ote da aldaketaren arrazoia? Maiatzean hauteskunde-kanpaina izango dela.