OCT. 23 2020 BEGIRADA Polonia eta abortua: beste atzerapauso bat Polonian, legalki abortatu nahi duten emakumeetako gehienek fetuaren sortzetiko akatsak argudiatzen dituzte abortatu ahal izateko. Atzo, ordea, Poloniako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen kasu horietan abortatzea baimentzen duen legea Konstituzioaren kontrakoa dela. Poloniak Europako abortu legerik murriztaileenetakoa dauka; atzotik, are murriztaileagoa.