NOV. 12 2020 BEGIRADA Pertsonen kontrako minak, erretiratuta Malvinetako gerratik 38 urte igaro direnean, Erresuma Batuak pertsonen kontrako mina guztiak kendu dituela iragarri du. Argentinako Gobernua, bestalde, kexu agertu da, prozesutik era «ilegal eta zilegitasunik gabean» baztertua izan delako. Atzean, uharteen subiranotasunaren inguruko aldarrikapena dago. Edozein kasutan, denbora gehiegi igaro da arriskua desagerrarazterako.