GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kapitala, bizitza duinaren kontra


Bilboko Maizterren Sindikatuak, San Frantziskoko Taldeen Koordinadorak eta Elkartasun Sareak atzo prentsaurrekoa eman zuten, etxetik kaleratua izateko arriskuan den familia baten kasuaren nondik norakoak azaltzeko. Instituzioen utzikeria salatu, eta Blackstone putre funtsari aurre egitera deitu zuten. Familia zaurgarritasun egoeran dago, hiru adingaberekin.