Dieselaren zerga kentzea adostu duela esan du EAJk
Espainiar Kongresuko EAJren bozeramaile Aitor Estebanek atzo iragarri zuenez, dieselaren gaineko zerga kentzea adostu du Gobernu espainolarekin. Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketetan jasota dago. Bere hitzetan, Madrilek dieselen gaineko zerga kentzea onartu du, baita makina-erreminta industriarako 50 milioi euro eta Zorrotzako lurperatze obretarako sei milioi bideratzea ere.
Greenpeacek akordioa salatu du: «Dieselaren parekatze fiskala kentzeak erakusten du EAJk eta Gobernuak ez dutela konpromisorik kutsadura murrizteko. Diesela hiri-inguruneetako airearen kalitate txarraren erantzule nagusia da».
Topics of the day
Las actas del desarme revelan las «distorsiones y falsedades» de Lakua
Topics of the day
Dauden tresnekin ahal den guztia egiteko borondatea
Topics of the day
Israel: Estado canalla
Topics of the day
Nueva interpretación de la Mano de Irulegi, que por fin se puede visitar
Topics of the day