NOV. 24 2020 KLIK Ponpeiako bi gorpu eta beren arropak berreginak Arkeologoek Ponpeian bi gizonen gorpuak aurkitu eta xehetasunez berregin dituzte: artilezko kapa zeraman 30 eta 40 urte arteko noble bat eta, tunika labur bat soinean, «lan astunak» egin zituela agerian uzten zuten zantzuak zituen bere esklabo gaztea dira. 79. urtean Vesuvioren erupzioak ustekabean harrapatuak, ahoz gora zeuden, eskuak bularretan zituztela eta tolesturak ere antzematen zitzaizkien arropekin, adituek «harrigarritzat» jo dutena. Civita Giulianako gune noblean, Augusto enperadorearen garaiko lursail bikain batean zeuden. Argazkia: POMPEI ARCHAEOLOGICAL PARK | AFP