GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lege urraketa bat salatzeko lege urraketa


Prefetarekin eta Biarritzeko auzapezarekin biltzen alferrik saiatu ostean, atzo, Bizi mugimenduko kideek desobedientzia ekintza baten bidez salatu zuten Maider Arosteguy auzapezak ez dituela bizikletentzako bideak errespetatzen. «Legea urratzen dugu, legea bete dezala eskatzeko», argitu zuten ekintzaileek. Aurrera egiteko balio dezala paradoxak.