BEGIRADA

Haurreskolak Partzuergoko langileak, greban

Atzo, Haurreskolak Partzuergoko ehunka langile mobilizatu ziren Gasteiz, Bilbo eta Eibarren, Partzuergoaren zuzendaritza Lakuan bileran zen bitartean. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek jarraipena %75ean kokatu zuten, abenduaren 10eko grebarena gaindituz. Lan hitzarmenaren eta akordioen urraketek lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea nabarmen okertzen dituztela salatu zuten sindikatuek.