GARA Euskal Herriko egunkaria

Hong Kongeko oposizioaren aurkako sarekada erraldoia

Txinak oposizioko 50 kide atxilotu ditu Hong Kongerako Segurtasun Legea onartu zenetik egindako sarekada polizial handienean. AEBetako diplomaziaren buru berriak gogor salatu ditu atxiloketok.


Hong Kongeko Poliziak dozenaka parlamentari eta oposizioko ekintzaile atxilotu ditu sarekada erraldoi batean, ustez Hong Kongerako Segurtasun Legea hausteagatik. Britainia Handiko kolonia zenaren herritarren eskubide politikoak erabat murrizten dituen legea iazko ekainean onartu zenetik sarekada polizial handiena da atzokoa. Legeak biziarteko kartzelarekin zigor ditzake sezesio saiakerak eta atzerriko indarrekin kolaborazioa.

Txinako erregimenaren aurkakoa den Alderdi Demokratikoak irailean egitekoak ziren hauteskundeei begira uztailean egin zituen primarioekin lotuta daude atzoko atxiloketak. Oposizioak irabaztea espero zituen iraileko hauteskundeak, baina, azkenean, urtebete atzeratu zituen Pekinek koronabirusaren aitzakiarekin. Oposizioko alderdiak Twitterren salatu zuenez, «Poliziak Segurtasun Legea hausten duen ekintza iraultzailetzat jo du Hong Kongeko Parlamentuan gehiengoa lortzeko egin genuen saiakera».

600.000 biztanlek parte hartu zuten primarioen helburua oposizioaren bozak bildu eta Legebiltzarreko Kontseiluan sufragio unibertsal bidez hautatzen diren 35 diputatugaiak aukeratzea zen. Gainerako eserlekuak hautatzeko prozesua Pekinek kontrolatzen du bere aldeko gehiengoa ziurtatzeko. Oposizioaren asmoa 35 diputatuak irabaztea zen, ostean Hong Kongeko Exekutiboari aurre egiteko. Txinak «probokaziotzat» jo zuen egitasmoa eta hauteskundeak atzeratu zituen.

Atzoko sarekadak gogor jipoitu du Mendebaldearen aldekoa den oposizioko mugimendua. Atxilotutakoen artean, besteak beste, James To, Andrew Wan, Lam Cheuk Ting, Claudia Mo, Leung Kwok-Hung, Gary Fan, Chu Hoi-dick, Au Nok-hin, Alvin Yeung eta Wu Chi-wai parlamentari ohiak daude. Zenbait ekintzaile gazte ere atxilotu dituzte, tartean Gwyneth Ho eta Tiffany Yuen kontseilaria.

«Labana Luzeen Gaua»

Atxilotutakoen zerrenda luzean primarioak antolatu zituen Benny Tai eta teknologia jarri zuen PORI enpresako Robert Chung zuzendaria ere badaude. Espetxean den Joshua Wong oposizioko kide ezagunaren familiaren etxea ere miatu zuen Poliziak, baita Stand News, Apple Daily eta Inmediahk komunikabideetako egoitzak ere.

Giza eskubideen aldeko abokatu bulego baten miaketan John Clancey abokatu estatubatuarra atxilotu zuen Hong Kongeko Poliziak. «Benetako Labana Luzeen Gaua izan da, Hong Kongen emandako demokraziaren aurkako erasorik bortitzena», salatu zuen Antony Dapiran abokatu eta mugimendu sozialetan adituak, nazismoari erreferentzia zuzena eginez.

Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak Txinan duen Maya Wang ordezkariak salatu zuenez, «Txinako Gobernuak 2021. urtearen iritsiera Hong Kongeko 50 ekintzaile demokratiko atxilotuz ospatzea erabaki du. Hirian geratzen zen itxura demokratikoaren apurrak suntsitu ditu horrela».

Pekinek Segurtasun Legea inposatu zuenetik hainbat sarekada izan dira Hong Kongen. Hori dela eta, oposizioko ekintzaile askok erbestera ihes egin behar izan dute errepresiotik eta kartzela mehatxutik ihesi. Ekintzaile horietako batek, Nathan Lawek –espetxean den Joshua Wongen kidea–, «erresistentziaren garra guztiz itzaltzeko saiakera» egotzi dio Txinari.

Pekineko Gobernuak planto egin zuen iaz 2019an Hong Kongen izandako matxinadaren ostean, 1997an kolonia ohia Txinara itzultzeko 50 urteko epea hasi zenetik izandako handiena. Hori dela eta, oposizioa guztiz txikitzea erabaki du.

Trump apunta contra ocho aplicaciones chinas

El presidente saliente de EEUU, Donald Trump, firmó el martes una orden ejecutiva prohibiendo las transacciones con ocho aplicaciones de telefonía móvil chinas, incluidos varios servicios de pago, «una amenaza a la seguridad nacional, la política exterior y la economía estadounidense».

La medida afecta a Alipay, CamScanner, QQ Wallet, SHAREit, Tencent QQ, VMate, WeChat Pay y WPS Office.

«Esta recopilación de datos amenaza con dar al Gobierno de China y al Partido Comunista de China (PCCh) acceso a la información personal y de propiedades de los estadounidenses, lo que permitiría a China rastrear la ubicación de empleados federales y contratistas y crear archivos de información personal», aseguró.

La orden ejecutiva no será aplicada hasta dentro de 45 días, según las prácticas habituales, por lo que quedará en manos del presidente electo, Joe Biden, la decisión sobre su ejecución o rescisión una vez llegue a la Casa Blanca el 20 de enero. Los analistas no esperan grandes cambios respecto a China en el relevo. GARA