Babes publikoaren eta komunitatea eraikitzearen alde
Egun hauetan asko hitz egingo dugu osasun-pandemiaren eraginaz eta gure ohiko bizimoduan izan dituen ondorio emozional, sozial eta ekonomikoez. Caritas Gipuzkoatik zenbait gai partekatu nahi ditugu. Lehenengoak familia kalteberenek jasandako eragina du hizpide; bigarrenak, berriz, pandemia dela eta, suspertu den elkartasun-erantzun handia.
Caritas Gipuzkoak ere antzeman du joan den urteko martxotik lagundu dituen pertsona eta familien sufrimendua. Azken urtean artatu ditugun familien %25ek ez zuten Caritas Gipuzkoakoaren laguntzarik behar pandemia hasi baino lehen. Pertsona talde horrek gure laguntza behar izan du nagusiki hiru arrazoi hauengatik: beraientzat covid-19aren aurreko egoera oso ezegonkorra zen jada (enplegu ezegonkorra edo informala, legez kanpoko administrazio egoera…); babes sozialeko sistemek, indarrean daudenak edo abian jarritakoek, ez dituzte kontuan hartu beren arreta-politiketan; esaterako, ABEEE (aldi baterako enplegua erregulatzeko espedienteak), BGDS (bizitzeko gutxieneko diru sarrera) edo DSBE (diru sarrerak bermatzeko errenta) lortu ezin izan duten pertsonak, eta familia eta komunitate-sareak murritzak edo ahulak dituzte halako krisiari aurre egiteko.
Hiru arrazoi horietatik bi galdera bihur daitezke, berreraikuntza soziopolitikoa xede: posible al da tresna sozialak sortzea eta gizarteko egoera prekarioak eta desabantailak alderantzikatzea, krisi honek eta ondorengoek familia horiengan eragin txikiagoa izan dezaten? Politika publikoek beren gizarte-babesa zabaldu eta hedatu al lezakete pertsona orok gutxieneko diru-sarrerak, elikatzeko segurtasuna, etxebizitza eta mantenua, eta kalitatezko hezkuntza, lortzeko?
Pandemiak ikaragarrizko elkartasun-erantzuna ere eragin du. Ia hasieratik ikusi dugu pertsona mordoak beren bizilagunak zaindu edo entzun dituztela, edo arreta eman dietela, eta zein eskuzabalak izan diren Caritas Gipuzkoa bezalako erakundeekin.
Humanizazio-olatu batek boluntario izan nahi duten 400 pertsona baino gehiago jarri ditu gure ate aurrean. Elkartasun gaztea; bakardade, eragin emozional zein pobreziaren eraginen arduradun sentitzen dena, eta Caritas Gipuzkoan konfiantza duena; mundu bidezkoago bat eraikitzeko duen ereduan.
Erronka horrek Caritas Gipuzkoa, komunitatea oinarri duen erakundea, topaketaren eta mahai partekatuaren kulturara itzularazten du. Azken batean, Elizaren izaera bera; hots, zaindaria eta munduari irekia dagoen komunitatea.
![0723_eg_lejarza](/media/asset_publics/resources/001/139/682/article_thumb_horizontal/0723_eg_lejarza.jpg)
Josu Mujikaren kasua epaitegira iritsi da
![0723_eh_manot](/media/asset_publics/resources/001/139/689/article_thumb_horizontal/0723_eh_Manot.jpg)
Antonia Maria Manot hil da, frankismoak fusilatutako Jon Paredes Manot «Txiki»-ren eta Euskal Herriaren ama
Marian
![0725_kul_izarojazz](/media/asset_publics/resources/001/140/265/article_thumb_horizontal/0725_kul_IZAROJAZZ.jpg)
El amigo norteamericanoy las chicas playeras
![0703_eh_paolo](/media/asset_publics/resources/001/140/655/article_thumb_horizontal/0703_eh_paolo.jpg)