Krutwig
Krutwig gizon jakintsu-jakintsua izateaz gain gizon on-ona zen. Ezagutu ez banu izan, mundu honetan horrelakorik ez dagoela esango nuke. Baina egia da, ez nago mitifikatzen. Gizon hau, gizatasunean bikain-bikaina, pobrezian hil zen. Etsaiak muturreraino eraman zuen, baina ez zen saldu. Azken unetaraino maite zuen Euskal Herri duin eta independentearen alde gatazkatu zen.
Krutwigekin solasaldiak argitasun iturri ziren hainbat arlotan: informatikan, fisika modernoan, matematikan, musikan, grekeran, latineran, euskaran, germanieran, gizartean, mentalitatean, politikan...
Krutwigek begi onez ikusten zuen Lizarra-Garaziko bidea, hainbeste ilusio sortu zuena Euskal Herrian, eta aitzinatzen gindoazela, aurrera eginez, etsaiaren estrategian hondoratu gabe esaten zidan.
Eta guztiz harritzen nintzen eta harritzen naiz oraindik halako gizon jakintsua pobrezian bizi bazen ere, zein aske zen ikusteaz eta beragaz une zoriontsuak igarotzeaz. Ez zuten inolaz ere menderatu. Eta umorez, urteak beranduago, ustelkerian katramilatuta izango ziren hainbat politikari ustelez farre egiten zuen, aurretik ikusten baitzuen zer gertatuko zitzaien. Bai, sekulako zortea izan da Krutwig handia ezagutu izana.
![0711_eh_ines](/media/asset_publics/resources/001/135/065/article_thumb_horizontal/0711_EH_INES.jpg)
Empeño de San José en justificar la idoneidad de la juez sustituta de Tapia
![0714_jean_borotra](/media/asset_publics/resources/001/136/109/article_thumb_horizontal/0714_Jean_Borotra.jpg)
Jean Borotra, el vasco que ganó Wimbledon, justo hace un siglo
![0715_eh_abdrahman1](/media/asset_publics/resources/001/136/365/article_thumb_horizontal/0715_eh_AbdRahman1.jpg)
Abd al-Rahman III, emir «vascón» que arrasó Iruñea hace 1.100 años
![0715_eg_oyarzabal](/media/asset_publics/resources/001/136/374/article_thumb_horizontal/0715_eg_Oyarzabal.jpg)
Los goles de Nico y Oyarzabal llevan a España a su cuarto título europeo
![0016_kul_noeliahori](/media/asset_publics/resources/001/136/748/article_thumb_horizontal/0016_kul_noeliahori.jpg)