GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Pentsuaren prezioa gora, abeltzainak estu


EHNEk eta ENBAk pentsuaren prezioaren hazkundea salatu zuten atzo Donostian. Igoera %20 ingurukoa izan bada ere, abeltzaintza produktuen prezioetan ez da pareko hazkunderik izan, eta horrek sektorea egoera oso zailean utzi du. Elikagai Katearen Legea behingoz onartzea eskatu zuten abeltzainek, «gardentasuna irabazi, oreka bultzatu eta errentagarritasuna katebegi guztietara hel dadin».