BEGIRADA

Saria eskuan, lan eta bizi euskaraz egiteagatik

IZT (eremu digitalean aritzen den aholkularitza enpresa), Athlon kooperatiba eta Biharko Taldea (gizarte zerbitzuetan jarduten du) saritu ditu Bai Euskarari Elkarteak. Eureka! Zientzia Museoan eginiko ekitaldia irudi berritua aurkezteko ere aprobetxatu zuen euskararen aldeko elkarteak, logotipoari “Lan eta Bizi Euskaraz” leloa gehituta. Horixe sustatzen dute sariok, eta horretan dihardute sarituek.