BEGIRADA

Atzerapausoa emakume turkiarrentzat

Aurreko ostegunean, Turkiak Istanbulgo Hitzarmena utzi zuen ofizialki. 50 estatu inguruk sinatu zuten ituna. Agiriak genero indarkeriaren adierazpen guztien aurka borrokatzera konprometitzen ditu sinatzaileak. Erabakiak milaka emakumeren eta ezkerreko alderdi turkiarren arbuioa eragin du. Ostegunean bertan mobilizazioak izan ziren. Irudian, Polizia, manifestariei oldartzen.