BEGIRADA

Langileen garaipenak agerian utzi du Tubacex

Tubacex-eko langileek herritarrei eskerrak eman zizkieten Laudion egindako manifestazioan. Nahiz eta epaileak kaleratzeak legez kanpokoak zirela ebatzi, Tubacexek langile horiek berriz ez hartzea erabaki du eta soldatak ordainduta etxera bidali ditu. Interes pribatuak interes publikoaren gainetik daudela azpimarratu nahi izan du enpresak baina, batez ere, hemen nork agintzen duen.