KLIK

Sagar uzta oparo eta historikoa izango da aurtengoa

Ekoizleek diotenez, aurtengo sagar uzta azken urteotako oparoena da. Zenbait sagastitan dagoeneko hasi dira fruitua biltzen eta sagardotegi batzuetan ari dira jada sagarra jotzen. Egunotan ateratako muztioarekin egingo da 2021. urteko sagardoa. Udaberrian sekulako loraldia izan zen Euskal Herriko sagastietan eta aurreikuspen baikorrenak bete egin dira. Gaur egun 250 sagarzalek lan egiten dute Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren ziurtagiripean.

Argazkia: Andoni CANELLADA | FOKU