OCT. 02 2021 JOPUNTUA Urkullu, ETA eta iragana Floren Aoiz @elomendia Urkullu ez da ETA, jakina, arrazoi asko direla eta; besteak beste, ETArik ez dagoelako jada. Alta, izanen litzateke zerbait ETA gabe? Izan ere, behin eta berriro berpizten dute ETA, iraganera itzuli nahian. Gaur egun, EAEko lehendakaritzaren euskarri nagusia ETAren komodina da; denetarako erabiltzen dute, etengabean. ETA da Urkulluren erreferente nagusia; duela hamar urte jarduera armatua behin betirako utzi zuen erakunde bat, gerora bere burua desegin zuena, hots. Joera horrek baditu arrazoi politiko argiak. Urkulluk ez daki gobernatzen; ederki erakutsi du pandemiaren kudeaketan. Bere alderdiak ez du arnasa luzeko proposamenik, instituzioetan segitzeaz aparte. Bere eredu «berdea» AHT abiadura handiko trena da eta autogobernurako plana aldiro 1839ra itzultzea eta antzeko ergelkeriak proposatzea. Mundu mailan Venezuelako oposizioa eta oro har Errusiaren esku beltza edonon ikusten dutenak dituzte erreferentzia. Atlantisten artean atlantistenak dira, Estatu Batuak dagoeneko hain atlantista ez direnean. Alferrik bilatuko duzue jeltzaleen egitasmo estrategikoaren zehaztasunik inon. Ez dute behar, plan bakarra dutelako, instituzioak kudeatzea eta, bistan denez, horien inguruan agertzen diren «aukerak» baliatzea. Helburu horri eutsiz, ETAren komodina erabiltzen dute, beste alderdiak diziplinatzeko EH Bilduren aliantza aukerak mugatzeko, eta kudeaketa kaskarra agendatik kenduz gazteen kriminalizazioaren bidez. Lotsa galduta, Manzanas polizia frankista omendu eta Txiki eta Otaegi epaiketa baten ondotik «exekutatu» zituztela diotenak babesten ditu EAJk, baita diruz hornitu ere. Egungo Europan, duela ia ehun urte bezala, alderdi faxistetatik haratago, faxistizazioa dugu, hau da, faxistek beste alderdien agendan eragiteko gaitasuna. Gurean, egitarau autoritarioak funtsezkoak ditu ETArekiko obsesioa eta ezker abertzaleari autokritika egiteko eta damutzeko eskatzea. Eta hortxe dugu Urkullu jauna, komodinari lotuta. En vano buscar��is en ning��n sitio la concreci��n del... estrat��gico... No necesitan, porque solo tienen un plan, gestionar las instituciones