Manex ALTUNA
ATHLETIC

Yuri 2024. urtera arte, etete klausularik gabe

Zarauztarra lesionaturik dago apiriletik eta denboraldiaurrean pubiseko ebakuntza egin behar izan zioten. Negurako prest egotea espero da, talde zuri-gorriarentzat funtsezko futbolaria baita.

Yurik Athleticen jarraituko du 2024. urtera arte, denboraldi amaieran bukatzen zitzaion kontratua bi urte gehiagorako luzatu ostean. Klub zuri-gorriak gaineratu duenez, ez du etete klausularik izango. Athleticek 25 miloi euro inguru ordaindu zituen 2018an zarauztarraren truke eta, hala, PSGtik iritsi zenean 100 miloi euroko etete klausula ezarri zion. Ezker hegaleko atzelariak bere poztasuna agertu zuen atzo kontratua berritzeagatik eta eskerrak eman nahi izan zizkien zaleei Bilbon «oso maitatua» sentitu delako beti.

Otsailean 32 urte egingo ditu Yurik eta, beraz, kontratua amaitzen zaionerako 34 urte beteta izango ditu. Athletic aspalditik zebilen zarauztarra lotu nahian eta udarako akordioa itxita zuten bi aldeek. Sasoian egon denean maila bikaina eman du Bilbon eta taldearentzat funtsezko jokalaria da. Ordezkaezina dela esan daiteke. Lesioak izan dituenean Balenziagak bete du bere hutsunea. Zumarragakoa oso ondo moldatzen da defentsa lanetan, baina erasoan ez da Yuriren mailara iristen. Horren erakusle, Athleticen egindako hiru denboraldietan bederatzi gol egin ditu.

Hasi berri den denboraldian ez du oraindik jokatzerik izan Yurik. Apiriletik lesionaturik dago eta udan ebakuntza egin zioten pubisean zituen minekin amaitu asmoz. Marcelino haserre agertu zen zerbitzu medikoekin ebakuntza aurreratu ez izanagatik. 2020-21 denboraldian arazo fisiko ugari izan zituen Yurik eta ezin izan zuen bere maila onena eman. Koronabirusa izan ostean, hainbat partidatan zorabiatu egin zen eta aldatu egin behar izan zuten.

Yuri bi urte gehiagorako lotuta, Balenziagarekin zer egin erabaki beharko du Athleticek. Ziur asko denboraldi amaieran aztertuko dute. Maila ona ematen ari den arren, otsailean 34 urte beteko ditu. Gainera, Mirandesen utzita jokatzen ari den Imanol Garcia de Albenizi 2025era arte luzatu zioten kontratua iaz. Gallartako ezker hegalekoak 21 urte ditu eta Mirandesen ondo ari da Bigarren Mailan.

Capa, Dani Garcia eta beteranoak

Athleticek lotuta dauka taldearen bizkar hezurra epe ertainera begira. Unai Simonek, Yerayk, Nuñezek, Muniainek edo Iñaki Williamsek kontratu luzeak dituzte, harrobiko zenbait jokalari garrantzitsuk bezala.

Denboraldi amaieran kontratua bukatzen zaien beste bi jokalari Capa eta Dani Garcia dira. Bizkaitarraren kasuan egoera arraroa sumatzen da. Athleticek denboraldi baterako luzatu nahi izan zion kontratua eta berak bi urte eskatu zituen. Ostean, joan den denboraldi amaieran, Capa lesionatu egin zen eta geroztik ez du jokatu. Lekuek bere aukera baliatu du eskuin hegalean eta klubak Petxarroman ere fitxatu du Realetik, nahiz eta oraindik ez duen jokatu.

Bestalde, Dani Garcia ohikoa da Marcelinoren hamaikakoetan. Erdilari gipuzkoarra eta Vencedor dira entrenatzaileak gehienetan aukeratzen dituen euskarriak. Zumarragakoak 32 urte egingo ditu maiatzean.

Balenziagarekin gertatzen den moduan, De Marcosi ere kontratua amaitzen zaio ekainean. Arabarrak jokatzeko aukera izan du, baina arazo fisikoekin ibili da. Raul Garciak ere urtebeterako berritu zuen kontratua, baina baldintza batzuk betez gero beste bat gehiagorako luzatuko litzateke. 36 urte izango ditu denboraldia amaitzean.

Bestalde, 2023an kontratua amaitzen zaien jokalarien artean daude Iñigo Martinez, Villalibre, Morcillo, Ezkieta eta Vivian ere. Baita uneotan utzita dauden Iñigo Vicente (Mirandes) eta Iñigo Cordoba (Go Ahead Eagles) ere. 2024ra arteko kontratua dute, aldiz, Oihan Sancet, Nico Williams edo Serranok.

5 de los 7 goles en acciones de estrategia

El Athletic acumula ya cuatro temporadas en las que no ha superado los 50 goles en Liga. El dato coincide con los cuatro años que lleva el equipo sin jugar en Europa. Los problemas ofensivos del conjunto rojiblanco son evidentes y en este inicio de temporada está recurriendo a las acciones de estrategia. 5 de los 7 goles han llegado a balón parado. Iñigo Martínez ha anotado en dos córners, Vivian en una falta y otro lanzamiento de Munian acabó en gol en propia puerta. Raúl García marcó ante el Alavés tras sacar en corto un córner y posterior centro de Lekue.

Por otro lado, el conjunto rojiblanco descansará este fin de semana por el parón de selecciones y Marcelino ejercerá de pregonero en la Fiesta de la Manzana de Villaviciosa. Al aplazarse el duelo ante el Real Madrid, el siguiente partido será el 23 de octubre en San Mamés ante el Villarreal (21.00 horas). El mismo día se celebrará la Asamblea de compromisarios por la mañana.M.A.