GERARDO LUZURIAGA
GUTUNAK

Erizainen oposizioa

Nafarroako Gobernuak 424 lanposturen deialdia egin du. Euskararen ezagutza edo merezimendu gisa ez hartzeak, eta berriz, bai frantsesa, alemana edo ingelesa haserrea piztu du. Idazki honekin gauza handirik lortuko ez badugu ere, ez da izango ez saiatzeagatik, ea Txibite andrea konbentzitzen dugun, eta behingoz euskara kontuan hartzen duen.

Euskara ez baloratzea aspaldiko kontua izan arren, jarrera horrek erakusten du Gobernuaren herritar guztiekiko begirune eza.

PSN eta Txibite lehendakaria legean oinarritzen dira ezer ez egiteko, kontua haiei komeni zaien moduan uzteko; baina ondo legoke gogoraraztea Juan Jose Lizarbe eta Roberto Jimenez PSNko kideek ezarritako helegitearen ondorioa dela gaurko egoera. Eta, bidenabar, aprobetxatzen dugu gogorarazteko Geroa Baik ere kontu horretan askoz gehiago egin dezakeela eta azalpenak eman beharko lituzkeela, euskara diskriminatzen ari den gobernukidea baita.

Nafarrok ez dugu merezi tratamendu hori. Hizkuntza eskubideak bermatzea izan beharko litzateke Gobernuaren funtzioa, eta ez kontrakoa.