GARA
SASKIBALOIA - EUROCUP WOMEN

Malosteren indarraz baliatu hirugarren puntua biltzeko

Gernikak hurrengo fasera hurbildu nahi du. Virtus Boloniak oraindik ez duirabazi, baina Brianna Turner WNBAko txapeldunordea taldean da dagoeneko.

Mahai gainean kolpea eman zuen Lointek Gernikak aurreko astean, Flammes Carolo Basket taldeari 58-69 irabazita. Garaipen horrek H multzoko bigarren posturaino altxatu zuen talde bizkaitarra, eta asteazken honetan (20.00, ETB4) beste aukera bikain bat du sailkapeneko goiko postu horietan mantentzeko, eta, nork daki, lidergoa lortzeko, agian. Horretarako, Virtus Boloniari irabazi beharko lioke eta Roche Vendee liderrak Flammes Carolo Basketen etxean galdu beharko luke (20.00).

Lointek Gernika Bizkaiak multzo fasea gainditzea du helburu. Eta taldean denek dakite zeinen garrantzitsua den gaurko neurketa, Malosten, zaleen aurrean, jokatu beharko baitute. Gainera, partida horren atzetik geldialdia dator Europan, eta moralki beti izaten da hobeto garaipen batekin joatea “atseden” hartzera.

Mario Lopez entrenatzaileak jokalari garrantzitsuak prest ditu. Angie Bjorklundek sorbaldan zituen arazoak gainditu dituela dirudi –eta badirudi hiruko marratik duen abilezia ez duela galdu–, eta Melisa Brcaninovic Gernikara iritsi zenetik bere momentu onenean dago, distantzia ertain eta luzetik bere eskumutur bikaina erakutsiz.

Virtusek beldurra sor lezake

Bestalde, Virtus Boloniak taldea osorik du dagoeneko. Brianna Turner izan da italiar taldera azkenekoa iristen. Munduko Liga onena den WNBAn egindako batez bestekoak ez dira makalak izan: 7,8 puntu eta 8,4 errebote. Connecticut Sun taldearekin finala jokatu zuen hegal-pibotak, baina 3-1 galdu zuten Chicago Skyren kontra.

Talde italiarrak sumatu du, asko, Brianna Turneren etorrera. Veneziaren aurkako Liga partidan, 37-75 irabazi zuten, azken fitxaketaren 14 puntu eta 18 erreboterekin. Gainera, laguntza bikaina izan zuen Hines-Allen (18 puntu), Zandalasini (17) eta Dojkic taldekideekin (16). Laburbilduz, lau jokalari horien artean 75 puntuetatik 65 eurek bakarrik sartu zituzten.

Italiako Ligan hain garaipen handia lortuta badator ere –eta emaitza oso onak lortuta iritsiko da: lau garaipen eta porrot bakarra–, Virtus Boloniak oso zaila du Eurocup Women txapelketako multzo fasea gainditzea, hiru partidak galdu baititu. Hori bai, Gernikak gauzak oso ondo egin beharko ditu garaipena lortu ahal izateko.

Bizkaitarrek, lehen itzulian lortutako garaipena (60-65) har dezakete erreferentziatzat, baina ez guztiz, oraingo honetan, lehen esan bezala, taldea osorik baitute italiarrek eta emaitzak ikusten has daitezke.

Selekzioengatik egingo den geldialdiaren ondoren, Lointek Gernikak Roche Vendeeren pista bisitatu beharko du hilaren 24an (20.00) eta, multzo fase hau amaitzeko, Maloste kiroldegian jokatuko du Flammes Carolo Basketen aurka (20.00).

El Baskonia-Real Madrid, la mejor entrada en ACB

Los partidos Baskonia-Real Madrid siempre son un buen reclamo para todos los aficionados y para los baskonistas en especial. Y el ejemplo lo tenemos el pasado domingo, cuando el duelo que enfrentó a ambos conjuntos en el Buesa Arena registró la mejor entrada del curso en la Liga ACB, con 10.038 espectadores. Se trata de un 28% más en comparación con los casi 7.800 del Coliseum Burgos del pasado 2 de octubre. Hay que recordar que las gradas del Buesa Arena aún están al 80% de su capacidad y 12.572 espectadores podrían acceder al recinto. GARA