A.U. LASAGABASTER
BIGARREN MAILA

Partida onenak, aurkari zailenari aurre egiteko

AMOREBIETA-VALLADOLID

Berdinketa eta bultzada batekin itzuli zen Amorebieta Huescatik, oso irudi ona eskainita. Baina sentsazioak eta banakako puntuak ez dira nahikoak denboraldiari eman nahi dion amaiera lortzeko. Jaitsiera postuetan jarraitzen du, aurretik dituen taldeekiko aldea gero eta handiagoa da eta lehenbailehen lortu behar du garaipen bat, bere egoera larriegia bilakatu ez dadin. Arazo nagusia aurkaria izango dute gaur, sasoi bete-betean baitator Valladolid Lezamara.

Iñigok Velez de Mendizabalek bere taldeak «astero oso talde onen kontra jokatzen» duela gogorarazi zuen bere prentsaurrekoan, eta Valladoliden unea ikusgarria dela onartu zuen. Horregatik, «denboraldiko partidarik onena egin beharko» dutela uste du aukerak izateko. «Ondo lehiatzen ari gara eta neurketa askotan oso gertu egon gara. Orain arteko maila mantendu eta plus bat eman beharko dugu».