Nerea GOTI
BILBO
P

Egonkortasuna eta bizikidetza, Anduezaren garaiko «batuketa»

Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak «garai berri bat» zabaltzen dela nabarmendu zuen atzo militantziaren aurrean, kargua eskuratu ostean emandako hitzaldian. Hemendik urte eta erdira izango diren udal hauteskundeetan finkatu zuen erronka hurbilena, eta «egonkortasunaren eta bizikidetzaren batuketa» defendatu zuen.

PSEk bere bederatzigarren kongresua itxi zuen atzo Bilbon, 2014tik idazkari nagusia izan den Idoia Mendiak izan duen alderdiaren lidergoa Eneko Anduezaren esku utziz. Gehiengo zabala lortu zuen idazkari nagusi berriak –botoen %99,4 jaso zituen–, ondoan izango duen zuzendaritza batzordeko kide berriak aurkeztu zituen. Azken horiek botoen %96,6 jaso zituzten atzo, eta Anduezak berak esan zuenez, haiekin «garai berri bat zabaltzen da».

Idazkari nagusi gisa militantziaren aurrean egin zuen lehen diskurtsoan zabal daitezkeen aliantza berriak osatzeko aukeren inguruko hitzak izan zituen. «Batuketez hainbeste hitz egiten den honetan, hemen balio duen batuketa bakarra egonkortasunarena eta bizikidetzarena da», adierazi zuen. Erantsi zuenez, lideratu nahi duen herrialdea plurala da, askotarikoa, «adostasunean eta errespetuan oinarrituta eraikia, zaratatik eta zatiketatik urrun, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko».

Eibarko politikariak eta Euskal Sozialistak talde parlamentariaren bozeramaileak zuzendaritza talde berriaren ondoan bota zuen bere lehen mezua. Esan zuenez, talde «gaztea» baina «esperientzia handikoa» da alderdiaren buruan jarriko dena. Zuzendaritza berrian, Rafaela Romero eta Jose Antonio Santano ordezkari ezagunen ondoan, Miguel Angel Morales (Antolaketako idazkaria) eta Begoña Gil (Idazkaritza Instituzionala) daude. Ordezkari berrien artean, Javier Hurtado Lakuako Gobernuko Turismo eta Merkataritza sailburua eta Ekain Rico Gasteizko Legebiltzarreko taldeko idazkari nagusia daude. Era berean, Bizkaiko PSEko aurpegi ezagunak batu dira Anduezak osatutako zuzendaritza berrira, atzo hautatutako ordezkarien artean Teresa Laespada (Enplegua eta Gizarte Politikak) eta Alfredo Retortillo (Hezkuntza, Zientzia, Ikerkuntza eta Unibertsitateak) baitaude. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Nora Abete Garcia Bilboko Udaleko zinegotzia eta Daniel Sendero Kongresu espainoleko diputatua ere hautatutako zuzendaritza berriko kideen artean daude.

Arriola eta Mendia, kanpoan

Guztira hamar lagun irten dira 2017an hautatutako azken batzorde betearazletik. Besteak beste, presidentearen kargua zuen Iñaki Arriola da kanpoan geratzen den historikoetako bat, lehendakaritzaren figura desagertuta, eta berak eskatuta, hainbat informazioren arabera. Mendia ere ez da batzordean egongo, bere parte hartzea bateraezina delako Zuzendaritza Federalean duen ardurarekin.

Bere lehen hitzaldian, alderdiak EAEn eginiko ibilbidean sakondu zuen Anduezak, eta behin baino gehiagotan nabarmendu zuen sozialisten euskal izaera. Horren harira, duela 134 urte jaio zen proiektu politikoa zutik eta «inoiz baino indartsuago» dagoela nabarmendu zuen. Azpimarratu zuenez, «duela 135 urte, beste inor baino lehenago» hasi zen alderdia herri honen alde lanean. «Eskubide osoko euskaldunak gara» esan zuen irmo, eta gaineratu zuen ez dutela onartuko «inork lur hau zer den esatea, sozialistok eraiki dugulako».

«Obsesio subiranistak»

EAEko erakunde gehienetan EAJrekin gobernatzen duen alderdiko idazkari nagusiak abertzaleen «obsesioak» aipatu zituen kongresua ixteko bere hitzartze luzean. Esan zuenez, «alde bateko» planteamenduen eta nazionalisten «obsesioen» aurrean, zerbitzu publikoen defentsa eta eskubideak zabaltzea dira PSEren ikur nagusiak.

«Nik konkistatutako eskubide guztiak bilduko dituen Estatutu baten Euskadi nahi dut, gure osasuna eta hezkuntza indartzeko eta hobetzeko bidea irekiko duena. Oinarrizko eskubideak garatzen eta duintasuna bermatzen jarraituko duen aukeren Euskadi bat. Munduari irekitako Euskadi bat, obsesio subiranistetan sartuko ez dena. Nahi dugun Euskadi eta ez alde batek bakarrik nahi duena», adierazi zuen.

Izaera oso sozialeko diskurtsoan, Anduezak nabarmendu zuen PSE dela «herri honen motorra», eta gaineratu zuen lideratzen duen formazio politikoa «maila guztietan» dagoela «taula politikoaren erdian», eta ez dela «kasualitatea».

Hitzak izan zituen, bestalde, PSErekin «bukatzera» zetozenentzat. «Zer arin zahartu diren batzuk» esan zuen. Hala ere, begirada hemendik urte eta erdira izango diren udal hauteskundeetan du zuzendaritza berriak, azaldu zuenez. Erronka, udalerrien mapa «gero eta gorriagoa» izatea, PSEren alkatetza berri gehiagorekin. Ildo horretan, aldaketaren motorra udalak direla nabarmendu zuen Anduezak.

PSEren IX. Kongresuaren itxieran Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernu espainoleko presidentea ere izan zen, Zamudioko Biolan Health enpresako instalazioak bisitatu ostean. Presidente espainolak konpromiso publikoaren aldeko Ernest Luchen hitzak ekarri zituen gogora eta alderdiaren antolakuntza zaintzearen beharra aipatu zuen.

Zuzendaritza berriaz aparteko aipamenik egin gabe, bere Gobernuaren lorpenak nabarmendu zituen Sanchezek eta, Anduezak aurretik esan bezala, Estatu espainolak Europan irabazi duen «erreferentzialtasuna» aipatu zuen, bereziki pandemiaren kudeaketari dagokionez. Sanchezek nabarmendu zuenez, «gaur egun xede den biztanleriaren %89 pauta osoarekin txertatuta dago, eta, bestalde, aldi baterako lan erregulazioan zeuden langileen %94 baino gehiago lanera itzuli dira».

Mensaje de marcado tinte social con un emotivo recuerdo a su abuelo represaliado

El nuevo secretario del PSE se presentó ayer ante la militancia con un mensaje en el que destacó la fortaleza con la que la nueva dirección encara los próximos cuatro años, empujada por el importante refrendo obtenido en este congreso y su vocación de seguir ganando representación siguiendo la estela de los «logros» de tinte social del PSOE al frente del Gobierno español. De hecho, Eneko Andueza mencionó el auge de la socialdemocracia en Europa y la importancia de los fondos Next Generation y defendió que el Ejecutivo de Pedro Sánchez está haciendo un país «con derechos, de iguales para todos». Tal y como resaltó, hoy es un país que asegura el «derecho a una vida digna y también a una muerte digna; el país del ingreso mínimo vital, el de la memoria democrática, el del compromiso con la diversidad». Destacó, asimismo, que el PSE es «la mirada de izquierda» donde gobierna, y la voz de quienes no tienen voz».

En su mensaje se refirió, asimismo, a sus raíces al dirigirse a su abuelo, de 92 años, presente en la sala, de quien recordó que pagó durante el franquismo ser presidente de un sindicato de labradores. «Soy un vasco de Eibar y no se me olvida que vengo de lo más bajo, lo digo con orgullo, de dos familias de agricultores que vinieron de Toro, Zamora, y de Tierra Estella para tener un futuro mejor», enfatizó.N.G.