GARA Euskal Herriko egunkaria
BIGARREN MAILA

Egoera korapilatsua gainditzeko bidea argi du Amorebietak


Amorebieta bi helbururekin itzuliko da Lezamara: hobetzea eta irabaztea. Bigarrena lortzeko, hiru partida besterik galdu ez dituen Zaragoza gainditu beharko du, baina urdinentzat euren egoera eta beharrak dira garrantzitsuagoak aurkaria baino.

Denbora dauka taldeak mailari eusteko behar diren puntuak eskuratzeko, baina beheranzko joerari berrekin ondoren, goikoekiko aldea handitu zaio eta zulo sakonetako iluntasunak itsutzeko arriskua nabaria da. Egoerari buelta emateko lehen urratsa, gutxienez, egin dute zornotzarrek, euren gaitzen diagnostikoa eta hobetzeko betebeharren zerrenda eginez. Iñigo Velezek argi du zein den bidea: «Lehiatzeko intentsitate maximoa», «jokaldi guztietan ehuneko ehuneko kontzentrazioa izatea» eta «partidetan hasieratik ondo sartzea».