Aste saltseroa
Ezer ia egunero aipatzen dugunik bada, eguraldiaren emana da; bakeosoa eta berdintsua, batzuetan, eta komentarioxka guztiz aberatsak merezi dituena, beste askotan. Garaitsu honetan, ia oharkabean gaua egunaren orduen kargu egiten doanean, eguzkia jaiki eta destenplatzen, goiza motx, arratsa motxago… baietz eman zer komentatu eta ze eguraldiri erasan, betiere kulpantea topatuz, eta puntuan falta zaigun giro atseginenari erru guztiak leporatuz.
Egia da, normalean, udazkenero esango nuke, larritasunak ezkutatu eta patxada puntu bat eskaintzen digula giroak, arrats aldea egunetik egunera laburtzen doakigun horretxek. Arratsaren epela eta argi luzexka Gabonetarako laburtuz doakigunean, hain juxtu hortxe, ilunabarrak sutondoan bilduarazi eta jardunerako tartea eta patxada eskaintzen baitizkigu. Etxe inguruko eta belardi eta soroetako lanak halaxe neurtzen ditugu behintzat: goiz garbiak laster bultzatuko gaitu lanera, euriak ez bezala.
Halere, Zezilia soinujoleen zaindariak, bere eguna pasa orduko, gau hasieratik eman zion denak etxera bidaltzeari: inguru ia denetatik, euri eta lanbro, trumoi eta erasan, soinu-instrumentua tapatuz, han bildu ziren denak txoko epel eta soinuztatuetan. Hura bai animoa! Saiatu da bazter eta malkar, suelto bustitzen: 130 litro, euri eta elurretan Arantzazuko mendi-kaxko eta errekaxto hauetan. Elurra ere oso formal portatu zaigu: aparteko lanik eman gabe. Laster dugu berriro inguruan, astea bukatzeko saltsa arrimatzeko tentazioz.