GARA
PALA

Euskal Herriko Txapelketa Irekian izena emateko epea bihar itxiko da

Oiartzungo Girizia elkartea Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren beste ekitaldi bat antolatzeko lanetan dabil. Datorrena jarraian jokatzen den 38. ekitaldia izango da eta, elkarteak nabarmendu duenez, Udalaren laguntza eta babesa jaso du.

Izena emateko epea azken txanpan sartu da, eta bihar abenduak 15ean itxiko da. Lehiaketa lau mailatan jokatuko da: gizonezkoen lehen, bigarren eta hirugarren mailak eta emakumezkoen maila irekia. Antolatzaileek jakinarazten dutenez, covid-19a dela-eta hartu beharreko osasun neurri guztiak hartuko dira.

Izena eman nahi duenak esait@euskalnet.net helbidera idatzi behar du edota 656 711 275 telefono zenbakira deitu.

Zesta-punta

Buruz Buruko Zesta-punta Txapelketako final-laurdenak erabakita geratu ziren ostiral gauean Berriatuan. Basquek 4-12, 12-9 eta 4-5 irabazi zion Goixerriri, eta Arberen aurka jokatuko du; Ladichek 6-12 eta 6-12 menderatu zuen Cosme, eta Aimar izango du aurkari.