GARA Euskal Herriko egunkaria
EUSKAL ELKARGOA: BORDELE-AKIZE TRENBIDEARI BURUZKO DELIBEROA

«Printzipioen arabera» ezetza eman diote hautetsiek abiadura handiari

Euskal Elkargoko kontseiluak, gehiengo zabalez, ezetz esan dio abiadura handiko trena Bordeletik Akizera eramatea xede duen GPSO egitasmoari. Hain zuzen, duela hiru hamarkada gizarte zibilak abiaturiko borrokaren ondotik hainbat udalek hartu zuten engaiamenduari segida ematea erabaki du Ipar Euskal Herriko erakundeak.


2021. urte hondarrean hiru hamarkada lehenago mahaigaineratu zen abiadura handiari buruzko dosierra eztabaidagai izan zuten, atzo, Euskal Elkargoan ordezkatuta dauden 158 herrietako ordezkariek.

Alain Iriart Hiriburuko auzapeza mintzatu zen kontseiluaren hasieran, eta Parisko eta Bordeleko agintariek uda ostean aurkeztu zuten zaharberritutako proposamena testuinguruan jarri zuen.

Hortik aurrera, hogei bat hautetsik hartu zuten mikrofonoa eta Hego Mendebaldeko Trenbide Egitasmo Handiaren (GPSO) baitan diren Bordele-Akize eta Bordele-Okzitaniako Tolosa abiadura azkarraren bitartez lotzeko planaren atzean antzematen dituzten ageriko zein ezkutuko erronkak aletu zituzten.

Iriartek gogoratu zuenez, interes publikoko batzordeak mugaraino AHT linea berria eramateko egitasmoari buruz plazaratu zuen txostenean, erakundeak argiki adierazi zuen azpiegitura egitearen onurak puztu eta kostuak, ordea, gutxietsi egin zituztela proiektuaren sustatzaileek. Akitania Berriko presidente Alain Rousset da, orduan eta gaur, GPSO delakoaren bultzatzaileetariko nagusia.

2017an, Eliseora heldu berri, abiadura handiko sarea zabaltzeko politika alboratu zuen Emmanuel Macronek. Alta, Etchegarayk atzo oroitarazi zuenez, udaz geroztik «presa handiz» jokatu du Estatuak.

«Mugara helduko da»

Iragan azaroaren 6an, Alain Roussetek Baionan hitzordua hartu zuen euskal hautetsiekin. Tren azkarra «Akitaniako hegoalderantz» zabaltzearen benetako helburua mugara heltzea dela aitortu zuen. Zalantzak uxatuz, atzo Mathieu Berge eskualde kontseilariak hau erran zuen: «Egun batean bada Akize eta muga arteko trena». GPSO delakoari 710 milioi euroko buxeta eskaintzearen alde bozkatu zuen, astelehenean, Bordelen. Ondotik, Bihar Baiona udal taldeak proiektua errefusatzea erabaki zuenez, abstentziora jo zuen atzo.

Ildo beretik, eskualde-kontseilari Sandrine Derville angeluarrak –bere herriko auzapez Claude Olivek eta Bidarteko auzapez Emmanuel Alzurik egin zuten bezala– AHTren aldeko botoa eman zuen. Mugaz gaindiko zerbitzuaren argudioa bere alde jarri nahian, «2028an euskal Y-a Hendaiara helduko» dela iragarri eta bidaiariak eta merkantziak mugan metatzeko balizko arriskuaz ohartarazi zuen.

Rousset buru duen gehiengoko partaideek eginiko mintzaldiek ez zuten eragin handirik ukan eta hautetsien ia %80k abiadura handiari bizkarra eman zioten. «Ez dakit besteek egin duten, baina guk printzipioen arabera eztabaidatu dugu» laburbildu zuen Etchegarayk botoa ireki aitzin: 144 kontra, 41 alde eta 18 abstentzio.

 

Las viejas promesas de la alta velocidad en una nueva web

Occitania y Nueva Aquitania, las dos regiones que acompañan el Proyecto de trazado ferroviario para el Gran Suroeste (GPSO), han puesto en marcha una vasta campaña de promoción en la que se desglosan los beneficios de la construcción de las dos nuevas líneas de alta velocidad: Toulouse-Burdeos y Burdeos-Dax.

Las obras empezarán, se señala en la nueva web lgv2030.fr, en 2024 y la apertura de la primera linea está prevista para 2030. El tiempo para ese trayecto se estima en 1h05m y la previsión de aumento de usuarios se cifra en 5 millones de pasajeros suplementarios.

En esa web corporativa se remarca que con el GPSO se dará «una aceleración» en la conexión regional Burdeos-Baiona y se pondrán en marcha nuevos enlaces entre ciudades integradas en la Región de Nueva Aquitania, entre las que se cita de nuevo a la capital labortana.

De este modo, la mejora de las líneas locales e intermedias, las que resultan más interesantes para la ciudadanía, dado que son las que pueden dar una solución real a los desplazamientos cotidianos, se ligan a la realización de más kilómetros de alta velocidad.

Sostienen los promotores de GPSO que el balance carbono será positivo en 10 años gracias al «previsible traspaso» de pasajeros que ahora se sirven del coche o del avión. Estiman que se ahorrarán 7,7 millones de desplazamientos en automóvil particular a la conclusión del proyecto y que habrá dos millones menos de viajes en avión. Aunque el GPSO no incluye hoy por hoy un trazado de LGV que llegue a Euskal Herria, las informaciones que distribuyen los promotores del proyecto aluden a que esa línea traería una disminución de entre el 3 y el 18% de ese volumen de 10.000 camiones que pasan a diario por el peaje de la A63 en Biriatu. Como en campañas precedentes, olvidan explicar cómo ocurrirá tal cosa cuando la LGV fija su prioridad en el transporte de pasajeros. M.U.