GARA Euskal Herriko egunkaria
PILOTA

Erasunek urtarrilaren 8an esango dio agur Baikori

Zizurkilgo atzelariak Labriten jokatuko du bere azken partida Bilboko enpresarekin.


Baiko Pilotak atzo aditzera eman zuenez, Jon Erasunek urtarrilaren 8an jokatuko du bere azken partida Bilboko enpresaren elastikoarekin. Azken neurketa hori Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko du Iñaki Artola aurrelari duela Asier Agirre eta Andoni Aretxabaletaren kontra.

Zizurkilgo atzelariak 2016ko azaroaren 5ean egin zuen bere debuta profesional mailan Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta Baikoren kontuen arabera 200 norgehiagoka inguru jokatu ditu bost urte pasatxo hauetan.

«Baiko Pilotak eskerrak ematen dizkio urte hauetan azaldu duen profesionaltasunagatik eta egindako lanagatik. Era berean, etorkizunean zortea izan dezala opa dio», adierazi zuen enpresak bere oharrean.

Pilotari saiatua, kolpea falta izan zaio koska bat gora egin ahal izateko, baina atzelari oso fidagarria izan da beti. Horren erakusle dira 2017an irabazitako Binakako Promozio Txapelketa, Axier Arteagarekin finalean Jon Ander Peña eta Ruben Salaverri menderatuz; edota 2018an Buruz Buruko Txapelketaren finalera iritsi izana, nahiz eta azkenean txapela Joanes Bakaikoak jantzi zuen (17-22).

Horrez gain, kide oso estimatua izan da pilotarien artean eta, adibide moduan, deigarria izan da azken Lau eta Erdiko Txapelketan Mikel Urrutikoetxearen botilero lanetan jardun izana, nahiz eta txapeldun izandako Zaratamoko aurrelaria baino dezente gazteagoa den.

Izan ere, Erasunek oso gazterik esango dio agur Baikori, 25 urte besterik ez baititu, baina gauza jakina da enpresek gaur egun, eta figura handia izan ezean, nahiago izaten dutela behetik datozen gazteagoei debutatzeko aukera eman nahiz eta gero profesional mailan oso ibilbide motza izan.

Astelenako sarrerak

Pilota munduko beste albistea sarrera eta edukierei dagokiena izan da. Aspek jakinarazi zuen atzora arte salduta zeuden Urteberri eguneko jaialdirako sarrera guztiak baliorik gabe gelditu direla. Jaialdia Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko da ohikoa den moduan, eta jada sarrera ia guztiak salduta zeuden. Baina indarrean sartu berri den legediak pilotalekuetako edukiera %60ra mugatzen du eta muga hori errespetatu ahal izateko sarrera salmenta errepikatzea erabaki du Aspek.

Horrenbestez, aurrez salduta zeuden sarrera guztiak baliorik gabe geratu dira, eta berriak gaur 10.00etan ipiniko dira salgai ohiko kanalen bitartez eta prezio berean. «Eskerrak eman nahi dizkiegu Eibarren urtarrilaren 1ean egingo den jaialdirako sarrerak erosi dituzten guztiei, eta, nahi izanez gero, berriro ere sarrerak erostera animatzen ditugu. Gogoratu behar da pilotalekuak gune seguruak direla, eta une honetan aplikatzen ari diren neurriekin ez dagoela arriskurik».

El Parejas de remonte vive hoy su final

Urriza y Labaka se enfrentan hoy a Ansa II y Martirena en la final del Torneo de Parejas que se disputará en el frontón Galarreta de Hernani en un horario poco habitual: festival a partir de las 21.15 con retransmisión de ETB en directo. Una final que repite a tres de los cuatro protagonistas de la pasada edición, cuando Urriza y Labaka se imponían a Ansa II y Aizpuru III. Esta vez entra Martirena entra por Aizpuru III.

Los colorados buscan revalidar el título, mientras los azules quieren ser los nuevos campeones. Urriza disputa su novena final de las cuales ha ganado seis y busca la séptima txapela, lo que le convertiría en el remontista con más títulos del Parejas. Para Labaka sería la segunda txapela, mientras Ansa y Martirena quieren la primera. Además, para Martirena es la primera final.

Ambas parejas terminaron la liguilla empatados a doce puntos y han sido los mejores a lo largo de todo el campeonato. También lo fueron en las semifinales. En la liguilla Ansa y Martirena se impusieron con facilidad, pero desde entonces los colorados han ido a más. Su estado de forma es mucho mejor que hace un mes.

Se espera una final igualada. Ansa y Martirena son pegadores y tratarán de cargar el juego a un Labaka, y Ansa querrá superar a Urriza en una final, tras perder unas cuantas contra él.GARA