JAN. 30 2022 KLIK Bizipozako errealitateak, bideoklip bidez plazara Mindara elkarteko kidea den 12 urteko Eider Garcia Elosegik bere trebezia erakutsi zuen sabeliztun bezala, bere panpina Mariarekin eta Joxe Mari Agirretxerekin elkarrizketa bat izanez. Txalo artean agurtu zituzten biak atzo Bizipozaren ekitaldian. “Mundu berri bat guztiontzat (2)” bideoklipen proiektua aurkeztu zuen atzo Mindarak eta behar bereziak dituzten haur eta familien bertze 35 elkartek osatutako Bizipozak. Euskal sortzaileek hitzak, musika eta irudiak jarri dizkiete bizi dituzten errealitateei, jendarteratzeko helburuarekin. Argazkia: Jon URBE / FOKU