Manex ALTUNA
ATHLETIC

Iñigo Martinez, derbirako indarberriturik

Ondarroarra sekulako maila ematen ari da. Realaren kontrako partidetan, aldiz, ez du zorterik izan. Jokatudituen zortzi derbietatik bakarra irabazi du eta zorigaitzeko protagonista izan da. Arantza kendu nahi du.

Otsail hasieran lau urte bete dira Iñigo Martinezek Athleticekin lehen partida jokatu zuenetik. Gironan egin zuen debuta eta 2-0 galdu zuten Zigandak zuzentzen zituen zuri-gorriek. Laportek utzitako hutsunea betetzeko heldu zen Bilbora Realetik, 32 miloi euroko etete klausula ordaindu eta gero. Hasiera-hasieratik bereganatu zuen postua hamaikakoan.

Ondarroarrak maila handiko jokalaria dela erakutsi du iritsi zenetik eta Athleticen atzeko lerroaren liderra bilakatu da. Are, azken sasoian taldeko jokalari garrantzitsuena dela ere esan daiteke. Lau gol daramatza aurten eta bikain ari da erasoan zein defentsan. Eurokopa jokatzeari uko egin zion udan fisikoki eta mentalki agortuta zegoelako, eta guztiz indarberriturik itzuli da. Mallorcan ez zuen jokatzerik izan zigortuta zegoelako eta bere falta asko igarri zen. Alboan dituen jokalariak hobetzen ditu eta, bera gabe, aspaldi ikusi gabeko akats larriak egin zituen taldeak defentsan.

Behin zigorra beteta, Iñigo Martinez atseden hartuta helduko da biharko Realaren kontrako derbira. Orain arte ez du zorte gehiegirik izan bere talde ohiaren aurka. Anoetan jokatutako azken partidan kaleratu egin zuten bi txartel hori ikusita eta penalti bat ere egin zuen. Urduri aritzen da Realaren aurka, bere maila onena eman ezinik, eta psikologoarekin hitz egin duela ere aitortu zuen azken derbiaren ondoren, nahiz eta egoera gainditu duela ziurtatu.

Zortzi derbi: bost porrot

Emaitzak hor daude, ordea, zortzi derbi jokatu ditu azken bost denboraldietan eta bakar bat irabazi du. Gainontzekoetan bi berdinketa eta bost porrot jaso ditu. 2018ko apiril amaieran aritu zen lehen aldiz Realaren kontra kamiseta zuri-gorriarekin. Ziganda zen entrenatzailea eta Athletic sailkapenean ezer egiteko aukerarik gabe zegoen dagoeneko Liga amaiera triste hartan. Anoetan jokatu zen partida eta, espero bezala, zale txuri-urdinek ez zioten harrera samurra egin. Hala ere, San Jose izan zen partidako protagonista nagusia, bi gol egin baitzituen bere atean. 3-1 galdu zuen Athleticek eta talde zuri-gorriaren gola Iñigo Martinezen burukada baten ondorioz lortutako penalti batean iritsi zen.

Hurrengo denboraldi hasieran, Berizzo argentinarrarekin aulkian, Realaren aurka lehen aldiz jokatu zuen San Mamesen. 1 eta 3 galdu zuten zuri-gorriek Asier Garitanok zuzentzen zuen taldearen kontra eta txuri-urdinen lehen gola Iñigo Martinezek egindako penalti baten ostean egin zuen Oyarzabalek. Bigarren itzulian Anoetan jokatutako partidan ere porrota jaso zuten zuri-gorriek, Gaizka Garitano jada aulkian zela. 2 eta 1 amaitu zen partida eta Realaren bigarren gola ondarroarrak gaizki urrundutako baloi batean heldu zen. Willian Josek bikain astindu zuen baloia area ertzetik eta sareetan bukatu zuen.

Athleticek indartsu hasi zuen 2019-20 denboraldia San Mamesen. Lehen jardunaldian Bartzelona gainditu zuen Aritz Adurizen gol bikain batekin, eta, hirugarrenean, Realaren kontra gailendu zen 2 eta 0. Iñigo Martinezen lehen partida izan zen denboraldi hartan eta orain arte derbi batean lortu duen garaipen bakarra erdietsi zuen. Zuri-gorriak nagusitasun osoz gailendu ziren Williams eta Raul Garciak egindako golei esker. Illarramendik lesio larri bat jasan zuen partida hartan.

Anoetan jokatutako bigarren itzuliko partida gatz eta piperrik gabekoa izan zen. Bi taldeek Kopako finalerdiak zituzten buruan eta ordezkoekin aritu ziren. 2 eta 1 irabazi zuen Realak, baina Iñigo Martinezek ez zuen partida hartan parte hartu. Garitanok Granadaren kontra Kopan jokatu behar zuten norgehiagokarako gorde zuen.

Marcelinoren etorrera

Imanolek zuzentzen duenetik, Realak ondo hartuta dio neurria Athletici eta iazko denboraldian bi aldiz nagusitu zitzaion, San Mamesen (0-1) eta baita Sevillako Kopako finalean ere. Bilbon jasotako porrotak Garitanoren kaleratzea ekarri zuen egun batzuk geroago, nahiz eta taldeak Elxeren aurkako hurrengo partida irabazi. Kluba apirilean jokatu beharreko finalari begira zegoen eta Marcelino fitxatu zuen Kopa irabazten saiatzeko. Asturiarrarekin Superkopa irabazi zuen ezustean Athleticek, baina Realaren kontra huts egin zuten. Iñigo Martinezek egindako penalti bati esker lortu zuen Oyarzabalek garaipenaren gola eta taldea guztiz atsekabeturik geratu zen. Egun gutxi batzuetara Ligan mendekua hartu zuten zuri-gorriek. Villalibrek aurreratu zituen markagailuan bigarren zatian, baina Unai Simonek akats larria egin zuen eta berdinketarekin amaitu zen Anoetako derbia (1-1).

Emaitza berberarekin bukatu zen denboraldi honetako lehen itzuliko derbia. Iñigo Martinezek Realaren gola ekarri zuen penaltia egin zuen eta taldea hamar jokalarirekin utzi zuen bi txartel hori ikusi ondoren. Irainak eta isekak jasan behar izan zituen. Hala ere, azken jokaldian puntu bat erreskatatu zuen Muniainek Remiroren hutsegite baten laguntzarekin.

Esan bezala, Iñigo Martinez psikologo batekin lanean aritu da azken hilabeteetan joan den denboraldi amaieran jasandako presioari eta porrotei buelta emateko. Indarberriturik itzuli da eta arantza kendu du jada futbol zelaian. Bihar bertan erronka berri bati egin beharko dio aurre, Athleticekin Realaren kontrako derbietan lortutako emaitza kaskarrak alboratzea izango du xede nagusi.

 

Iker Muniain igualará a Julen Guerrero con 372

Iker Muniain sigue escalando posiciones para convertirse en un jugador histórico del Athletic. El txantrearra, si juega en el derbi de mañana frente a la Real, igualará a todo un mito en el club como es Julen Guerrero en número de partidos ligueros (372) defendiendo la camiseta rojiblanca y se colocará en la novena posición histórica.

Por delante del actual capitán del cuadro vizcaino ya solo aparecen en ese ránking José Ángel Iribar (466), Joseba Etxeberria (445), Txetxu Rojo (414), Andoni Iraola (406), José María Orue (391), Aitor Larrazabal (390), Piru Gainza (380) y Markel Susaeta (379). A estos dos últimos es muy previsible que les pueda superar incluso esta misma temporada, dado que al Athletic le quedan pendientes un total de 16 encuentros oficiales de aquí al final de curso, caso de que consiga clasificarse para la final copera, y Muniain es una de las piezas indispensables de Marcelino en ataque.

Muniain cumplió 29 años el pasado 19 de diciembre y se estrenó con el primer equipo rojiblanco en competición liguera el 30 de agosto de 2009. GARA