GARA Euskal Herriko egunkaria
OSASUNA

Eraginkorragoa izanda irabazi du Atletico Madrilek Sadarren

Joao Felix, Luis Suarez eta Angel Correak gol bana egin dute Osasuna mendean hartzeko. Hasi eta berehala, neurketa maldan gora jarri zaio talde gorritxoari eta, berdintzeko aukerak izan dituen arren, uruguaitarraren golarekin kasik itxaropen guztiak zapuztu zaizkio.


OSASUNA 0

ATLETICO MADRIL 3


Hiru jaurtiketa atera eta hiru gol. Halaxe irabazi zuen Atletico Madrilek Sadarren, Osasunaren bolada onarekin amaitzeko. Hasi eta berehala, Joao Felixek eginiko golarekin maldan gora jarri zitzaion partida Osasunari. Nolabait esateko, partida galtzen hasi zuen talde gorritxoak eta, beraz, gauzak izugarri zaildu zitzaizkion. Nolanahi ere, etxekoek sentsazio onak izan zituzten 0-1ekoa jaso eta gero. Soilik gola egitea falta izan zitzaien, kanpokoei falta izan ez zitzaiena, alegia. Lehen hiru minutuetan bi korner atera zituzten eta, bigarrenean, Sergio Herrerak gaizki aldendu zuen erdiraketan jaso zuen Joao Felix portugaldarrak 0-1ekoa egiteko. Ordutik aurrera, apenas hurbildu zen Atletico Madril Osasunaren atera; ez behintzat, arrisku larregirekin.

David Garciak, burukada batean, gertu izan zuen gola, baina erdilariaren errematea, Moncayolak erdiratu eta gero, gutxigatik joan zen kanpora. Are aukera argiagoak izan zituen Osasunak lehendabiziko zatia amaitzear zela. Lehendabizi, Ante Budimirren burukadak zutoinarekin egin zuen topo. Jarraian, jokaldi berean, Nacho Vidalen errematea nola edo hala gelditu zuen Oblakek.

Galtzen baina itxaropentsu joan ziren gorritxoak aldageletara eta, hortik bueltan ere, berdegunean nagusi izaten jarraitu zuten. Baina azken metroetan kamuts aritu ziren eta, hori gutxi ez balitz, Atletico Madrilen arratsalde eraginkorrenarekin egin zuten topo. Aldeko korner bat errematatu ez, Joao Felixek hartu, Luis Suarez topatu eta honek, bi aldiz pentsatu gabe, Herrera aurreratuta zela ikusita, urrutitik maisuki jaurti eta gol ederra egin zuen. Kalitatea duten jokalariek beti mantentzen dute kalitatea. Uruguaitarrak, Nacho Vidalekin lasterketa batean lehiatu beharrean –galtzeko aukera denak zituen jakitun–, gehiago sinetsi zuen bere ezker oinean –nahiz eta bera eskuina izan– eta asmatu egin zuen, garaipenaren bidea errazteko.

Ordu erdiren faltan bi goleko aldea aurka izatea kolpe handia zen jada gorritxoentzat. Jagoba Arrasatek goletik gertuago egotea bilatu zuen Kike Garcia eta Cote zelairatuz, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Itxaropena ere ahultzen joan zen pixkanaka, eta, partida errematatzeko, Angel Correak 0-3koa egin zuen 89. minutuan, kontraeraso bat ederki bukatuz. Argentinarra zortzi minutu lehenago zelairatu zen eta izan zuen lehendabiziko aukeran egin zuen gola.

«El partido se puso muy cuesta arriba»

El entrenador de Osasuna, Jagoba Arrasate, comentó tras la derrota ante el Atlético de Madrid que el choque se puso «muy cuesta arriba» después del segundo tanto, obra del uruguayo Luis Suárez.

El preparador indicó en rueda de prensa que el primer gol del Atlético en el minuto 3 hizo que el partido estuviese «condicionado» desde entonces, ya que el plan cambió tanto para ellos como para su rival.

El árbitro no pitó una posible falta sobre Sergio Herrera que dio lugar al gol de Joao Félix. El entrenador osasunista declaró que «esa jugada siempre se pita falta y no sé por qué hoy no. No lo entiendo. Sergio lo tenía clarísimo». «La afición estuvo increíble y la pena ha sido empezar perdiendo. El Atlético sigue siendo la bestia negra», comentó sobre la mala racha ante el Atlético de Simeone.

«Para ganar hay que tener acierto, no cometer errores… y por ahí se nos ha ido. A pesar de ello, a mí me ha gustado el equipo», opinó sobre el devenir de los 90 minutos y la actuación de lo suyos.

El defensor rojillo Nacho Vidal, por su parte, señaló que «dos detalles, con este equipo, te matan», e incidió en que su equipo tiene que dar «un paso adelante» como local. GARA