Jon ORMAZABAL
PILOTA

Azken dantza saiorako prest da Oinatz Bengoetxea

Partidako lehen atsedenaldian zangoan masaje bat hartu behar izan badu ere, Zabaleta handi batek lagunduta, garaipenarekin agurtu du Beotibar.

ALTUNA-MARIEZK. 17

BENGOET.-ZABALETA 22

 

Hilabeteko atzerapenez izan beharko du azkenean, baina larunbat honetan jokatuko du Oinatz Bengoetxeak bere azken partida frontoi industria batean, duela ia hogei urte debuta egin zueneko Labriten, hain zuzen ere. Aurretik, ordea, horren gertukoa izan duen Beotibarren ere agur esan zuen leitzarrak, pilotalekua goraino betea zela. Partida erdira aldera zangoa kargatu eta susto bat ere hartu bazuen ere –Bixente Artolak aldagelan emandako masajea eraginkorra izan zen oso– leitzarrak Markinan izandako lesioa ahaztu eta azken dantzarako prest dagoela erakutsi zuen, Zabaleta lagun, Altuna eta Mariezkurrenari 22-17 irabazita. «Oso polita izan da, asko gozatu dut eta oso gustura sentitu naiz. Hor molestiatxo bat sentitu dut hankan eta beldurtu naiz, ea ezingo ote nuen jarraitu, baina Bixenteren eskuetan ondo joan da dena. Tolosaldean beti oso gertuko zaleak izan dira, lagun asko, eta oso polita izan da», aitortu zuen partida amaituta.

Korrika eta presaka bada ere, Tolosa ari da inauterietarako prestatzen, dagoeneko hasiak dira geltoki inguruko barrakak prestatzen, eta, astelenitarako astebete falta den arren, Beotibar pilotalekua lepo bete zen, azken hogei urteetan pilotazaleei horrenbeste gozarazi dien Oinatz Bengoetxearen azken partida bertatik bertara ikusteko.

Asteburutik kanpo, jaialdian zehar ez zen halako zaratarik sumatu, baina benetan sentitua izan zen leitzarra azken sakea egitera joan zenean, zutik jarrita, pilotazaleek eskainitako txalo zaparrada. Aurrelari nafarra ere ez zen atzean geratu eta sakea bi paretak joz aterata erantzun zien, jendearen gozamenerako. Garaipena eskuetan zuela, azken agurra ere soila baina sentitua izan zen oso. Aurreskua eta Tolosako Udalak eta Aurrera klubak eskainitako opari pare bat jaso zituen leitzarrak eta hamaika txalo harmailetatik.

Partida entretenigarria

Estelarra urrun egon zen asteburuan bizi izan ditugun tentsioz beteriko lehietatik, baina ikusteko gustagarria izan zen, bi aurrelariak jolasgura handiarekin aritu baitziren, eta bi atzelariek pilotakada handiak gurutzatu zituzten. Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta sasoiko daudela bistakoa da; nabari da ez daudela Binakakoko finalerdietan kasualitatez eta, txapelketako presiorik gabe, Jon Mariezkurrena ere egoki aritu zen eta Oinatz Bengoetxeak ez zuen atzean geratu nahi izan. «Ez dut uste aspaldian halako txisparekin aritu naizenik; oso ondo ikusi dut neure burua».

 

Iñaki Artola será su rival en el adiós del Labrit

Baiko dio ayer a conocer la combinación que ha preparado para el último partido del delantero de Leitza este sábado en el Labrit. El aplazamiento por la lesión sufrida en Markina y la coincidencia este fin de semana con los play-offs para acceder a la liguilla de semifinales del Parejas han condicionado mucho esta elección, ya que dos parejas de Baiko, Laso-Imaz y Peña II-Albisu tienen que enfrentarse el domingo en el Ogeta, por lo que deberán guardar reposo el sábado y Jon Mariezkurrena será el zaguero de Oinatz Bengoetxea para enfrentarse a Iñaki Artola y Aitor Aranguren, una vez que los dos zagueros han quedado fuera del Parejas.

Aunque, en principio, el de Leitza no quiso elegir los compañeros que lo acompañaran en la gira de despedida, sí que había solicitado enfrentarse a Unai Laso en el último, algo que no será posible. Y será el de Alegia, que ya le cantó un par de bertsos en Bilbo, el que tendrá ese honor, en una jornada tan especial.J.O.