GARA Euskal Herriko egunkaria
VILLABONA

Egitarau oparoa Behar Zana elkartearen 75. urteurrena ospatzeko


Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteak 75 urte bete zituen iaz, baina urteurreneko ekitaldi bereziak atzeratu egin behar izan zituzten pandemiaren ondorioz. Azkenean, aurten, 76 urte betetzearekin batera, egingo dituzte ospakizunak. Egitaraua oparoa da eta atzo egin zuten aurkezpena.

Pilota beti ardatz hartuta, festa giroa eta elkartasuna batzen saiatuko dira datozen hilabeteetan. Kronologikoki lehen hitzordua, esaterako, martxoaren 12an Errebote plazan egingo den Berdel Pilota Festa izango da.

Hurrengo hitzordua apirilaren 30ean helduko da: Oinatz Bengoetxea eta Behar Zanako pilotarien partaidetzarekin Bertsopilota jaialdia. Oinatzek Esnaola izango du atzelari Lizaso eta Erasunen aurka jokatzeko. Botilero lanetan Unai Mendizabal eta Amaia Agirre bertsolariak izango dituzte.

Eta hitzordurik bereziena ekainaren 3a eta 4a bitartean ospatuko den Pilota Maratoi Solidarioa, 25 orduko pilota ikuskizun etengabea Aspanogi elkartearen alde. Informazio osoa, NAIZen.