GARA Euskal Herriko egunkaria
SASKIBALOIA

IDK Euskotren nagusitu da Gasteizen Cvitkovici esker

Hegal-pibot kroaziarrak 17 puntu eta 13 errebote lortu eta Mendizorrotzako derbia goitik behera aldatu du.


KUTXAB. ARASKI 67

IDK EUSKOTREN 75


Beste behin, atzo ere IDK Euskotrenek irabazi egin zion Kutxabank Araskiri Mendizorrotzan. Talde donostiarra hotz samar hasi baldin bazen ere, bigarren laurdenetik aurrera jaun eta jabe izan zen; batez ere, Andrijana Cvitkovic hegal-pibot kroaziarraren lanari esker. Rijekako jokalariak 17 puntu, 13 errebote eta 32ko balorazioa lortu zituen, eta, batez ere, jokoaren ekimena donostiarrena izatea lortu zuen bere lan bikainari esker.

«Talde on baten aurka jokatu dugu eta honen aurka jokatzeko prest eta kontzentratuta ekin behar izan diogu. Araskiri asko gustatzen zaio korrika egitea, baina errebotea ongi zaindu dugu saskiratze errazak saihestearren. Aurreneko laurdenean kostatu zaigu, baina bigarrenetik aurrera gai izan gara geratzeko eta gure erritmoa ezartzeko», adierazi zuen Andrijana Cvitkovicek berak, pozarren.

Zuritik beltzera

Hala ere, hasieran Josean Gasca kiroldegian azaroan jokatu zen derbiaren tankera hartu zuen neurketak. Leia Dongue eta lesiotik itzuli berritan jokatzera atera zen Tanaya Atkinsonen lanarekin berehala jarri zen aurretik Kutxabank Araski.

Lehenengo laurdena 20-14 amaitu zen gasteiztarren alde, Andrijana Cvitkovic, Yurena Diaz eta Alexandria Harden kantxaratu ziren arte. Cvitkovicek bere abiadurari esker Laura Pardo behin eta berriz gainditzen zuen eta Laura Corneliusek 24na berdindu zuen. Handik aurrera gipuzkoarrak nagusi izan ziren amaitu arte.

Lauren Cox, Maria España eta Yurena Diazek saskirako bidea aurkitu zuten. Tamara Seda, Dongue eta Asurmendiri esker 35na berdindu zuen Kutxabank Araskik, baina Maria Españak bere aurreneko hirukoa gauzatu eta gero, emaitza 35-38an laga zuen atsedenaldian.

Derbia hirugarren laurdenean erabaki zen azkenean. Cvitkovic kroaziarraren gaitasunari Maria España lotu zitzaion; bien artean 2-11ko partziala lortu eta markagailua 37-49raino eraman zuten donostiarren alde.

Izaskun Garcia saiatu zen etxekoentzat erantzuten, baina IDK Euskotrenek partida haustea lortu zuen, azken laurdenaren hasierarako partida 51-66ko emaitzarekin lagata.

Saiatu zen Kutxabank Araski beste behin neurketa berdintzen, eta 10-2ko partziala ere lortu zuen Leia Dongue eta Tamara Sedaren eskutik. Alabaina, donostiarrek beren hamahirugarren garaipena ziurtatu zuten Yurena Diaz eta Cvitkovicek derbiaren azken aldera 0-5eko partziala erdietsi eta gero.

Saski Baskonia tumba a domicilio a un gris Real Madrid

Bitci Baskonia había mostrado una notable mejoría en sus partidos de Euroliga en Tel Aviv y Belgrado, pero en ambos duelos acabó perdiendo. Pero ayer, ante el Real Madrid más gris de la campaña, los de Neven Spahija refrendaron su mejoría y ganaron por 72-80 en el WiZink Center con toda justicia.

No fue un triunfo nada fácil, pero tras caer al descanso por 38-29, los de Spahija mejoraron exponencialmente en la reanudación, gracias al gran tercer cuarto de Wade Baldwin y Peters, al punto de llegar al último asalto con 54-57 a favor.

Tuvo el Real Madrid un último arreón al lograr un parcial de 5-0. Pero tras el 59-57 se pasó al 61-68, ilevantable ya para los de Pablo Laso, gracias a los tremendos minutos de Fontecchio y Mattc Costello, así como Enoch. «Fallamos muchos tiros, pero ganamos porque jugamos en equipo», subrayaría Costello tras el choque. Los merengues se arrimaron hasta el 71-76, pero los gasteiztarras no perdonaron en los tiros libres finales.

No tuvo tanta suerte Surne Bilbao Basket, ya que encadenó su segunda derrota tras la sufrida en Burgos, y la segunda derrota en casa, al caer por 71-77 ante el Joventut de Badalona.

Los verdinegros fueron mucho mejores, especialmente en los 25 primeros minutos. Tomic anotaba y distribuía el juego para Joel Parra o si no, los entrenados por Carles Durán dominaban gracias al rebote. Se arrimó Bilbao Basket en el cuarto final, pero entre Ribas y Birgander sellaron el triunfo catalán. A. G.