PALA

PABLO FUSTOK ZAZPIGARREN TXAPELA JANTZI DU ASKO SUFRITUZ

Pablo Fustok buruz buruko zazpigarren txapela irabazi zuen, atzo, Bilboko finalean Esteban Gaubeka 2-3 menderatuta (7-10, 10-5, 10-6, 8-10 eta 7-10). Ia bi orduko final gogorrean, eta fisikoki oso mugatuta jokatu arren, argentinarra gai izan zen ia galduta zeukan partida irauli eta garaipena lortzeko. Amerikarrak Oskar Insausti handiaren marka berdindu du.

Aritz LOIOLA | FOKU