GARA
ALAVES

Lasaitasuna eta «heldutasuna» eskatu ditu Mendilibarrek

Alavesek Atletico Madrilen zelaian jokatuko du gaur gauean (21.00etan), eta Granadaren aurkako porrotak suposatu zuen kolpe gogorretik altxatzeko, ez galtzea garrantzitsua izango da talde babazorroarentzat. Une zailetan «heldutasun» handiagoa izatea eskatu zien Mendilibarrek jokalariei, atzo eskainitako prentsaurrekoan, baita lasai eta elkarrengandik gertu jokatzeko asmo tinkoarekin zelairatzeko.

Denboraldi honetan Alavesek lehendabiziko garaipena Simeoneren taldearen aurka eskuratu zuen (1-0) eta orain, salbazioa bost puntura daukala, hori errepikatu nahi du, Mallorcak eta Levantek egin zuten bezala.