GARA Euskal Herriko egunkaria
SASKIBALOIA

Kutxabank Araskiko Laura Pardo kapitaina igandean erretiratuko da


Uztailean 33 urte beteko ditu Laura Pardok, Kutxabank Araski taldeko kapitainak. Jokalari gasteiztarra Irlandesas taldean hazi zen, baina 2013/14 denboraldiaz geroztik egin duen kirol ibilbidea Kutxabank Araskiri zeharo lotuta dago. Bada, igande honetan hartuko du erretiroa. Valentzia Basketen kantxan jokatuko du bere azken norgehiagoka.

Mendizorrotzan Lugoko Ensino taldearen aurka jokatu zuen azken aldiz Laupa-k –hala ezagutzen dute taldekideek–. Gasteiztarrek 59-90 galdu zuten eta, ondorioz, play- offetara sailkatzeko inolako aukerarik gabe geratu ziren. Hala, partidaren amaieran zaleei agur mingots xamarra egin zien gasteiztarrak.

Kutxabank Araskik elitean orain arte eman dituen urrats guztien lekuko da Pardo, baina baita hori baino askoz gehiago ere. Bere muga fisikoen gainetik, lanari eta jokoaren ezagutza bikainari esker gorenera iristea lortu du pibot gasteiztarrak. Modu horretan, Gasteizen eta Araba osoan saskibaloian hasi diren neska guztientzat eredu izan da.