Ane URKIRI ANSOLA
ALAVES

Joseluren golak bolada eskas bikoitza hautsi du

Aurrelari galiziarrak zazpi jardunaldi zeramatzan golik egin gabe, bere bolada eskasenetik gertu, eta Alavesek beste horrenbeste partida ezin irabazita. Salbazioa lau puntura dute uneotan arabarrek eta asteartean Mallorcarekin neurtuko dituzte indarrak.

ALAVES 1

RAYO VALLECANO 0


«Ale, Glorioso ale, Glorioso ale, Glorioso ale» aspaldiko ozenen entzun zen atzo Mendizorrotzan. Estadioko harmailak ez ziren bete –10.165 zale, zehatz-mehatz–, baina zelaira joan zirenek indartsu bukatu zuten partida. Ez da gutxiagorako, zazpi jardunaldiren ostean garaipenaren bidera itzuli baita Alaves eta oraindik ere, tartea baitauka salbazioan sinesteko. Cadizek bihar Bartzelonaren aurka egiten duenaren zain, lau puntura dauka Lehen Mailan jarraitzeko txartela –Mallorcarena da uneotan–. 

Joseluk eraman zuen taldea garaipenera, Pachecok ondo babestuta. Extremadurako atezainak lehendabiziko zatian Rayo Vallecanoren bi aukera argi gelditu ez balitu, partidaren kronika penatik abiatuko zen. Baina agertu zen: Pachecok Iraolak zuzendutako taldearen asmo oro zapuztu zuen –Rayo Vallecano ere bolada eskasean barneratuta dago– eta Alavesi bigarren bizitza bat eman zion.

Velazquezen estreinakoa izan zen Mendizorrotzan. Zortzi partida faltan iritsi zen Gasteizera eta Sadarren, estreinakoan, azken minutuan ihes egin zion puntuak Alavesi. Atzo arratsaldean, gaizki hasi zuen norgehiagoka baina minutuak pasa ahala, indarrak parekatzen joan ziren. Eta horrekin konformatu behar, Alaves dagoen egoera zaurgarriak txarrenean pentsatzera eramaten baitu.

 

Atsedenaldira bizirik

Hala, lorpen ona izan zen atsedenaldira hutsean iristea eta ordurako Velazquez ohartu zen hasierako plana ez zihoala batera ondo. Jasonen parte hartze urria tarteko –Valentziatik etorritako jokalaria ez da esperotako maila ematen ari–, Manu Garcia zelairatzea erabaki zuen, horrekin zelai erdia indartu eta Edgar hegalera eramanez. Kausalitatea edo kasualitatea, berdin du, baina etxekoen minuturik onenak iritsi ziren, eta kanariarraren erdiraketa Joseluk zutoinera errematatu zuen.

Zaleek taldea txalotzeko pisuzko lehen arrazoia izan zuten horrela, ordura arte huskeriak nahikoak baitziren zerbait ospatzeko: Rayok baloia galtzea, aldeko alboko sakea, kornerra... Azkenean, aukera argi bat sortu zuen Alavesek eta, gola urrun ikusten bazen ere, indarrak eta merezimenduak parekatuta izateak hauspoa eman zion.

Joseluk ere baloi bat errematatu eta zutoinera bideratzean, gertuago ikusi zuen bolada txarraren amaiera. Aurrelari galiziarrak zazpi jardunaldi zeramatzan golik egin gabe eta bere bolada eskasena berdintzetik hurbil ibili da. Minutuen kontua izan zen dinamika eskasaren bukaera iristea, 68. minutuan urrutiko jaurtiketa batekin 1-0koa jarri baitzuen markagailuan, Dmitrievski atezainaren laguntzarekin. Rayo Vallecanoko atezaina ez zen fin ibili Joseluren jaurtiketaren aurrean eta orduan ez bazekien ere, garaipena bideratzea erraztu zion Alavesi.

Azken minutuetan tentsioa nabaritu zen, logikoa den moduan. Zazpi jardunaldiz ezin irabazita ibili ostean eta duela ez asko Granadak 2-1ekoa irauli ostean, beste garaipen batek eskuetatik ihes egitea sekulako kolpea litzatekeelako.

Joselu eta Riojak min hartuta bukatu zuten neurketa eta ikusi beharko da zenbaterainokoa den, orain garaipena ospatzea ezinbestekoa delako babazorroentzat. Asteartean, beste final bat jokatu behar dute, kasu honetan Mallorcan. Javier Aguirrek entrenatutako taldeak galdu egin du zuen Elxen aurka eta berak markatzen du salbazioa, Alavesek lau puntura daukana. 

En la pelea «tras un trabajo maravilloso»

El entrenador del Deportivo Alavés, Julio Velázquez, señaló tras el triunfo de su equipo ante el Rayo Vallecano que «lo principal era conseguir los tres puntos» porque reconoció que se encuentran en una situación «muy compleja».

El salmantino se mostró muy satisfecho en rueda de prensa y afirmó que los tres puntos les meten de lleno en la pelea después de un «trabajo maravilloso» de todo el equipo.

Reconoció que el equipo no encontró su juego en la primera parte porque estaban «demasiado expandidos» y eso les afectaba en las segundas jugadas.

«Hemos llevado el partido a un correcalles que no nos favorecía y aun así hemos tenido situaciones de peligro» explicó el entrenador babazorro que destacó «la capacidad del equipo para adaptarse a esa situación y dominar diferentes registros».

«Ha habido una parte para cada equipo» consideró Velázquez, que expuso que en la segunda parte necesitaban enlazar dos o tres pases más para llegar a campo rival y eso se lo dio Manu García. «Estando el equipo colista no es fácil ver a un equipo tan unido y comprometido», incidió. GARA