Dabid LAZKANOITURBURU

Sri Lanka sutan Rajapaksa familiaren kontra

Mahinda Rajapaksa Sri Lankako agintari gorenak lehen ministro kargua uzteak ez du herri matxinada eten eta jendeak bere egoitza erre eta Poliziaren goi kargu bati eraso egin dio. Krisi ekonomiko larriak eragindako oldarraldian, dozenaka dira jada erasoak jasan dituzten kargu publikoak. Matxinadak rajapaksatarrak, presidentea eta bere anaia barne, boteretik bota arte jarraituko omen du. Matxinoei tiro egiteko agindu diete Rajapaksa familiak militar eta poliziei.

Mahinda Rajapaksa lehen ministroak kargua utzi zuen astelehenean bere jarraitzaile talde batek herri matxinadari aurre egin eta zortzi hildako, tartean diputatu bat, eta ehunka zauritu eragin ondoren. Sri Lankan matxinada giroa da nagusi azken asteotan eta herritarrak kalera atera dira jaki, erregai eta botika falta salatzeko, 1948an independentzia eskuratu zuenetik Asiako herrialdea pairatzen ari den krisialdirik larrienean.

Herenegungoa izan zen matxinadako egunik odoltsuena. 2005 eta 2015 artean presidente izandako Mahinda Rajapaksa lehen ministroaren jarraitzaileek Temple Trees egoitza ofizialean bere dimisioa era baketsuan eskatzen zutenen aurka egin zuten. Ostean Mahindaren anaia eta egungo Sri Lankako presidentea den Gotabaya Rajapaksak ere kargua uztea exijitzen zutenen aurka jo zuten makila eta barrekin. Poliziak ez zuen ezertxo ere egin. Ordura arte era baketsuan protestatzen ari zen jendea haserretu eta gobernuaren aldeko 70 politikariren etxeak eta 140 auto erre zituen, bai Kolonbo herrialdeko hiriburu komertzialean bai Weeraketiya rajapaksatarren jaioterrian.

Tamilen borreroa

Mahinda Rajapaksa lehen ministroak tamil herriaren aurkako gerra odoltsua baliatu zuen boterea indartzeko. Hain zuzen ere, Mahinda Rajapaksa izan zen 2009an presidentea zenean Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak erakunde armatuaren suntsiketa aldarrikatu zuena. Bada, herenegungo gertakarien ostean, Mahindak dimisioa aurkeztu zion bere anaia gazte eta presidenteari, baina horrek ez du herritarren haserrea baretu.

Matxinoek kalean jarraitzen zuten atzo eta kontrolak ezarri zituzten errepideetan gobernuaren aldekoak atzemateko. Aireportuak ere kontrolpean hartu dituzte Rajapaksa sendiko kideek herrialdetik ihes egin ez dezaten. Teorian boterea bere esku duen presidentearen dimisioa ere exijitzen dute matxinoek. Hori bai, Sri Lankan benetako boterea Mahinda Rajapaksak zuen. Atzo goizean, kostata izan bazen ere, bere egoitzatik ihes egitea lortu zuen. Jendea egoitzan sartzen saiatu zen gauez, baina Poliziak tiroka erantzun zuen. Deshabandu Tennakoon Poliziaren inspektore nagusiordea ospitalera eraman behar izan zuten zauri larriekin egoitzatik autoz irteten ari zela matxinoek ezagutu eta zauritu ostean. Kolonboko Poliziaren arduradun gorena da, Sri Lankako poliziaren hierarkian bigarrena. Bere bizitza arriskuan ez dela esan du Gobernuak.

Krisi ekonomiko eta politikoa

22 milioi biztanleko Sri Lankan, argindarra egunero 13 orduz kentzeko gobernuak martxo bukaeran hartutako erabakiak herritarrak sutu zituen. Krisiak 2021 amaieran egin zuen eztanda herrialdean, Gobernuak bertako petrolio findegi bakarra ixtean. Asmoa petrolio gordin inportazioak eragindako dibisa gastua murriztea zen. Izan ere, herrialdeak turismoaren beherakada jasan du pandemiaren eraginez azken bi urteotan, noiz eta 2019ko Pazkoako atentatu jihadisten ostean errekuperatzen hasita zenean (269 hildako eta 400 zauritu izan ziren).

Egoerak okerrera egin du urtean zehar eta Gobernuak kanpora begirako ordainketa etendura iragarri zuen apirilean. Jendearen haserreak eraginda, ministro guztiek dimisioa aurkeztu zuten ostean, eta rajapaksatarrak kabinete txiki bat izendatu zuten. Horrek ez zuen krisia amaitu eta gobernuaren aldeko 42 parlamentarik kargua utzi zuten, exekutiboaren gehiengoa kolokan jarriz. Samagi Jana Balawegaya oposizioko alderdi nagusiak bi zentsura mozio aurkeztu zituen aurreko astean, presidentearen eta gobernuaren aurka, baina ez zuten aurrera egin. Presidenteak «batasun nazionala bermatzeko gobernua» proposatu du, arrakasta gabe.

Bitartean, Gobernuak milaka soldadu eta polizia atera ditu kalera eta salbuespen egoera ezarri du matxinada gelditzeko.

Proyectos faraónicos para beneficio de China

Un aeropuerto internacional nuevo e impoluto pero sin tráfico aéreo, un centro de conferencias vacío, un puerto de aguas profundas cedido a una empresa china... figuran entre las inversiones faraónicas que han disparado la deuda externa de Sri Lanka, y de la que Pekín es casualmente el principal acreedor.

Siendo Mahinda Rajapaska presidente, la región ancestral del clan, Hambantota, se llenó de inversiones en infraestructuras sobre las que pesan sospechas de corrupción y enriquecimiento ilícito.

El Gobierno se endeudó con 200 millones de dólares con China para construir el aeropuerto internacional Mattala Rajapaksa, y está tan infrautilizado que sus ingresos no bastan ni para pagar la electricidad.

En 2017, Colombo reconoció que no podía pagar los intereses de la deuda de 1.400 millones de dólares con China para financiar un puerto de aguas profundas en la misma Hambantota, por la que se la ha tenido que ceder a una empresa china por 99 años. Y así suma y sigue.... D.L.