GARA Euskal Herriko egunkaria

Irakeko Parlamentutik ateratzen hasteko deia egin du Al-Sadren mugimenduak

Al-Sadren jarraitzaileak, Parlamentuko eserlekutan. (S. ARA | AFP)

Moqtada al-Sadr agintari erlijiosoaren mugimendu xiiak dei egin du larunbatean hasi-tako Irakeko Parlamentuaren okupazioa datozen 72 orduetan amaitzeko.

Aurreko aste hasieran Bagdadeko Parlamentuan sartu ondoren bertan gelditzea erabaki zuten asteburuan, lehen ministroaren izendapena salatzeko. Al-Sadren mugimendua lehen alderdia da diputatu kopuruan, baina Iranen babesa duten alderdiek eta miliziek Mohamed Shia al Sudani proposatu zuten lehen ministro kargurako.

Al-Sadren jarraitzaileek Teheranek Irak bere protektoratu gisa duela salatu dute. Bide batez, Parlamentua desegitea eta herrialdea odolustutzen ari den ustelkeria amaitzea eskatu dute,

Baina Iranen aldeko indarrek ere badute zer esana eta herenegun indar erakustaldia egin zuten milaka manifestari kalera eramanez.

Al-Sadren zaleak gehiago dira, baina Moqtadak ez du garbi ikusten kalean bi aldeen arteko talkaren ondorioen eragina.

Horregatik, zentzu batean, atzera egitea erabaki du. Baina Parlamentuaren okupazioa amaituko duten arren, inguruan jarraituko dute kanpadendetan. Bide batez, ostiralerako otoitz handia iragarri dute Zona Berdea osatzen duen inguru osoan.

2021eko urriko hauteskundeetatik hona ez dira kapazak izan alderdiak gobernu koalizio bat osatzeko. Alde guztiek, nazioartea barne, negoziatzeko deia egin dute