GARA
ESKUBALOIA

Bera Beraren garaipena eta Beti Onak eta Zuazoren porrotak

Mariane Fernandesek bost gol egin zituen.
Mariane Fernandesek bost gol egin zituen. (Idoia ZABALETA FOKU)

Bera Berak sasoiko bigarren garaipena lortu zuen, etxeko estreinakoa, Elxen aurka. Hasieratik nagusi izan ziren donostiarrak eta bukaeraraino mantendu zuten nagusitasuna (32-17). 6-0ko partzial batekin hasten den talde bati dena hain jartzen zaio alde, non halakoetan zaila izaten baita markagailua iraultzea, eta gipuzkoarrak, lehen partida Malagaren aurka galdu ostean, ez zeuden prest etxean berriro ere punturik batu gabe geratzeko.

Lehen zatiaren erdialdean, 10-1ekoa ageri zen markagailuan. Bikaintasunetik gertu aritu ziren, baloirik galdu gabe eta sendotasunez defendatuz. Arcosek apenas utzi zion mugimendurako tarterik So Delgadori, Aallak 19. minutuan jaso du lehen gola eta erasoan Arrojeriaren gidaritzapean aritu ziren.

Bigarren zatian, bere taldeak erasoan zituen zailtasunekin ohartuta, Rocamorak atezaina kendu, eta zazpi jokalarirekin erasotzen saiatu zen. Asmatu zuen arren, ezin izan zuen markagailua askorik estutu eta, beraz, Bera Beraren bigarren garaipena ez zen sekula arriskuan egon.

Mariane izan zen nabarmendu ziren jokalarietatik bat, bost gol eginda. Loidik sei egin zituen, horietako lau 7 metroetatik. Urretabizkaia eta Tapia gazteek minutuak izan zituzten.

Txanponaren beste aldea Zuazo eta Beti Onakentzat izan zen. Atarrabiarrek denboraldiko lehen porrota jaso zuten Porriñon. Sasoi historiko hau ondo hasi zuten nafarrek eta hirugarren garaipena lortzeko gogor borrokatu baziren ere, azkenean galdu egin zuten Galizian (31-27).

Markagailuan aurretik joan ziren lehen zatiaren parte handienean (20. minutura arte), baina 22. minutuan bederatzina goleko berdinketa jaso ez ezik, kanporatze bikoitza jasan zuen eta etxeko taldeak aurrea hartu zuen. Berdinduta iritsi ziren atsedenaldira eta bigarren zati hasiera makala egin ondotik, Porriño garaipena bideratzen hasi zen.

Zuazok Malagaren aurka galdu eta oraindik punturik batu gabe jarraitzen du (25-28). Joseba Rodriguezen jokalariek aurpegia eman zuten lehen zatian, baina bigarrengoan erasoan apur bat gehiago kostatu zitzaien eta andaluziarrek aldeak ireki zituzten.

ANAITASUNAK IRABAZI

Asobal ligan, garaipen handia erdietsi zuen Anaitasunak Ademar Leonen aurka (29-27). Estu joan zen partida. Etxekoek lau goleko errenta lortu bazuten ere, 46. minutuan 22-22 berdinketa adierazten zuen markagailuak. Azken txanpan hortzak gogor estutu eta bi puntu batu zituzten iruindarrek.

A su vez, el Parlamento de Gasteiz mostró su «firme oposición y total rechazo» a la pena de muerte, e instó a la «abolición total» de est alcanzar el tripartito -PNV, EA y EB-, PSE y PP un consenso sobre su ctera su apoyo a liciones dirigidas especi0dsi9jg dfjgoaremos a cnostia y también lleidfjgalmente a la situacióimo, solicita el «cese definitivo de sudiensen deriento de sucesos.A su vespllevaremos a cabo varias acnsenso sobre su ctera su apoyo a la Ertzaintza para que «prosigu trabajo.