GARA Euskal Herriko egunkaria
ESKUBALOIA

Bidasoa-Irun, Kolstad-i lanak emateko prest

Asier Nieto bueltan da Bidasoarekin. (Arrate MORALES | BIDASOA)

EHF European Leagueko zozketa egin zenean eta Bidasoa-Irunek bere etorkizuna Kolstad Handball talde norvegiarraren kontra jokatu behar zuela jakin zenean, asko beldurrak hartu zituen. Ez, ordea, Jacobo Cuetara eta bere taldea. Izan ere, gipuzkoarrek azken urteetako maila ematen badute, multzo fasean egoteko aukera asko izango dituzte. Gaur Artalekun (20.45) jokatuko dute irundarrek bigarren kanporaketako joaneko partida, astebete beranduago Norvegian itzulerakoa jokatzeko eta multzo fasean egongo den edo ez jakiteko.

Taldea, behintzat, «lanak emateko» prest dago. Hala mintzatu zen atzo entrenatzaile asturiarra. Horretarako, «bi partidak irabazteko» helburuarekin irtengo dira pistara. «Oso aurkari zaila tokatu zaigu; denboraldi honetan, klub gisa, inbertsio handia egin duena eta etorkizunean gehiago egingo dituena. Europako aberats berri horietako bati buruz hitz egiten ari gara», azpimarratu zuen Cuetarak.

Hala ere, aurkaria zertan dabilen baino, hobe Bidasoa zer egiten ari den azaltzea. Europako hitzordu honetara Ligan azken hiru partidak irabaztetik dator eta, gainera, Valladoliden aurkakoan lesionatuta zeuden bi jokalari berreskuratu zituen Cuetarak: Asier Nieto eta Julen Aginagalde.

CHRISTIAN BERGEK BADAKI ZER DEN BIDASOARI IRABAZTEA

Oraingoa bidasotarrek historian talde norvegiarren aurka jokatuko duten hirugarren kanporaketa izango da. Gainera, itzulerako partidak Bidasoak Europako txapelketetan debutatu zueneko 35. urteurrenarekin bat egingo du bat, 1987ko urriaren 4an Parisen.

Europako txapelketetan 24 herrialdetan jokatu du Bidasoak, eta Norvegia da bat. Talde beraren aurka: Viking Stavanger. Lehenengoa, 1989/1990 Errekopako final-laurdenetako joaneko partida, 24-20 galdu ondoren, markagailua irauli zuen Irunen (27-21). Bigarrena, talde beraren aurka -egungo Kolstadeko entrenatzaile Christian Berge jokalaria zela- baina norvegiarren garaipen bikoitzarekin amaitu zen (30-31 eta 26-19).