GARA Euskal Herriko egunkaria

Aragones, baikor gobernuaren jarraipenaren inguruan


Ostegun amaiezin baten ostean, atzo Kataluniako Parlamentuan agerraldia egin zuen Pere Aragones presidenteak. «Une zailak» onartu zituen eta «barne gatazkak alboratzeko» nahia azaleratu zuen. «Nire apustua da Gobernuak jarrai dezakeela». Junts-ek igandera bitarteko epea eman du akordioa lortzeko; bestela, militantziari galdetuko dio koalizioari eustearen inguruan.GARA