GARA
ESKUBALOIA

Granollersek Artalekuko maldizioa hautsi du Bidasoa Iruni 30-32 irabaziz

Granollersek gauzak zail jarri zizkion Bidasoari.
Granollersek gauzak zail jarri zizkion Bidasoari. (I. ZABALETA | FOKU)

Irundarrek bolada erregularrari jarraipena eman zioten atzo Artalekun, Asobal Ligako bigarren sailkatuaren aurka 30-32 galduta. Gauzak hala, sailkapenean bien artean dagoen aldea sei puntura handitu da eta katalanek pista horrekin zuten maldizioa haustea lortu zuten; izan ere, 2013-14 denboralditik ez baitzuten irabazten.

Etxekoek ondo eutsi zioten aurkariari, atsedenaldira gol bat atzetik iritsiz (16-17), eta bigarren zatian 20na ere berdinduta ibili ziren. Jacobo Cuetarak 5:1eko defentsa jarri zuen, baina kanpokoek beste martxa bat ipini eta garaipena erdietsi zuten.

GURUTZ AGINAGALDE, BERRIRO PRESIDENTE

Gurutz Aginagalde Akizu buru duen hautagaitza aukeratu zuten C.D. Bidasoako bazkideek, atzo Artalekun, partida hasi baino lehen egin zen Ezohiko Batzarrean, datozen lau urteetan C.D. Bidasoako lehendakaria izateko. 55 bazkide bertan zirela -klubak 1.500 inguru ditu-, beste hautagaitzarik ez zen aurkeztu. Horrenbestez, Aginagalderen lantaldeak gidatuko du kluba, atezain ohiaren bigarren agintaldia izanik.