GARA
PILOTA

Arrizabalaga-Gaminde eta Arrillaga-Aldai, lau eta erdiko finalerdiak

Asteburuko final-laurdenetako partida bat.
Asteburuko final-laurdenetako partida bat. (MASTER LABORAL KUTXA)

Asteburu honetan Zaratamon eta Berrizen jokatu dira Master Laboral Kutxako final-laurdenak. Aurtengo txapela inoiz baino garestiago egongo dela berretsi dute egungo espezialista onenak bildu dituen jardunaldian. Garaile atera dira Olatz Arrizabalaga, Enara Gaminde, Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai. Hala, Arrizabalaga-Gaminde eta Arrillaga-Aldair izango dira finalerdiak abenduaren 4an Matienan.

Lehen egunetik txapela janzteko hautagai nagusiak zirenek argi erakutsi dute pronostiko horien zergatia. Esaterako Amaia Aldai egungo txapeldunak garaipena errepikatzeko sasoian dagoela erakutsi du, Laia Salsamendi gazteari 22-4 irabazita. Aldaik lehen mailako aurkari bat izango du parean, Biarritzen zilarrezko domina jantzi zuen Miriam Arrillaga, Mendizabali 22-5 gainditu ostean.

Eta zer esan Arrizabalaga eta Gaminderen arteko finalerdiaz. Gernikarrak nagusitasunez irabazi zion Zaratamon Leire Garai gasteiztarrari (22-8) eta Laukizkoak kaiolako hau oso ondo prestatu duela erakutsi du Maddalen Etxegarai sei tantotan utziz.