GARA Euskal Herriko egunkaria
GALDAKAO

Mikel Larunbek garaipen batekin agur esan du


Mikel Larunbek atzo arratsean jokatu zuen bere herrian, Galdakaon, azken partida Baikorekin: Danel Elezkanorekin 22-19 irabazi zuen Artola eta Eskirozen aurka. Atzelariak omenaldi polita jaso zuen herrikideen partetik. Aurreskua dantzatu zioten, txapela jantzi ere bai eta hainbat opari jaso zituen, «zutaz harro» esateko.Oskar MATXIN EDESA | FOKU