GARA Euskal Herriko egunkaria

Potentzia nuklearren arteko talkaren arriskuaz ohartarazi du berriro Errusiak

Errusiak arma nuklearrik ez erabiltzeko konpromisoa har dezan eskatu dio Mendebaldeak, eta Lavrov Kanpo Arazoetarako ministroak erantzun dio esanez Errusiaren aurkako gerra konbentzionala egiten duela Ukrainan. «Eta bi auziak batera aztertu behar dira».

Sergei Lavrov, Errusiako kanpo arazoetako ministroa. (Fabrice COFFRINI | AFP)

Potentzia nuklearren arteko gerra konbentzionala «gerra nuklear bat bihurtzeko arriskua izugarria da», ohartarazi zuen prentsaurrekoan Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak. Hori dela eta, gerra nuklear bat onartezina dela baietsirik, arma mota hori duten herrialdeen arteko edozein gatazka armatu eragotzi behar dela ondorioztatu zuen.

Errusiako presidentea den Vladimir Putinek eta Joe Biden AEBetako presidenteak iazko ekainean gerra nuklear batean garailerik ezin dela izan zioen adierazpena sinatu zutela gogoratu zuen Moskuko diplomazia buruak.

«Gu prest gaude harago joateko eta potentzia nuklearren arteko edozein gerra onartezina dela sinatzeko», azpimarratu zuen.

Errusiak gerra deklaratu dio arma nuklearrik ez duen Ukrainari. Kievek bazituen arma atomikoak, Sobiet Batasunaren arokoak, baina Errusiari itzuli zizkion erasotua izango ez zela Moskuk eta Washingtonek sinatu zuten konpromisoa lortu ondoren. Paper hutsa.

Mendebaldeak Errusiari suntsipen handiko armen erabilerarekin probokazioak prestatzea egozten dion honetan, Lavrovek Mendebaldeari leporatu dio «parte hartze zuzen gero eta handiagoa areagotzea ukrainarren bitartez egiten duen gerran».

Hori «joera arriskutsua» dela ohartarazi ondoren, azaldu du Ukrainako egoera kontuan hartu gabe ezin dela, Amerikako Estatu Batuek nahi duten moduan, egonkortasun estrategikoari buruz hitz egin.

Moskuren plantoa

Errusiak aste honetan AEBekin itun nuklearrei buruz egitekoa zuen bilera bertan behera utzi du.

Ukraina inbaditzea erabaki zuen Gobernuaren diplomazia buruak ziurtatu duenez, Kieven helburua da «gudu zelaian Errusia garaitzea, edo suntsitzea bestela».

«Esaten digute (estatubatuarrek): Ukrainaz ukrainarrekin hitz egin behar da, ukrainarrek nahi dutenean; eta guk soilik arma nuklearrei eta egonkortasun estrategikoari buruz eztabaidatu behar dugu. Hau, behintzat, inozoa da», amaitu zuen Lavrovek.

Bide batez, ukrainarrak argindarrik gabe utzi dituzten aire erasoak justifikatu zituen, azpiegitura horiez Ukrainako Armada eta «batailoi nazionalistak» hornitzen dituztela justifikatuz. Era berean, Mendebaldeko gobernuen eta komunikabideen «hipokrisia» kritikatu zituen, NATOk eta AEBek aurreko gatazketan horrelako instalazioen aurkako erasoak egin izan dituztelako.

Kosovoko gerran, NATOk Serbiako hiriburuko telebista zentroaren aurka egin zuen bonbardaketa adibide gisa jarri zuen, «etsaiaren gerra propagandarako balio zuela argudiatuz».

Azkenik, «batere kristauak» ez diren adierazpenak egitea leporatu zion aita santuari. Ukrainaren aurkako Errusiaren krudeltasuna salatu zuen Bergogliok, eta krudeltasunean krudelenak Errusiako gutxiengoa txetxeniarrak eta buriatoak aipatu zituen.

Cartas con pirotecnia, Madrid y guerra en Ucrania

El presidente español, Pedro Sánchez, la sede del Ministerio de Defensa, la base aérea de Torrejón y la embajada de Estados Unidos se suman a la embajada ucraniana en Madrid y una empresa zaragozana de armamento que recibieron el miércoles cartas con pirotecnia, relacionadas claramente con la guerra de Ucrania.

La Audiencia Nacional investiga como «terrorismo» seis cartas con pequeños explosivos remitidas en los últimos días a diferentes instancias del Estado español relacionadas con la guerra de Ucrania, entre las que se incluye la Presidencia del Gobierno.

El secretario de Estado de Seguridad, Rafael Pérez, avanzó que los sobres con explosivo proceden de «territorio español» sin aportar más concreciones, aunque dando a entender que dispondrían de más datos.

Instalaza es una empresa de armamento que emplea a más de 150 personas en tres factorías situadas en Zaragoza y que exporta su producción a más de 35 países. La empresa fabrica en la capital aragonesa sistemas lanzacohetes, granadas de mano y dispositivos de visión nocturna. En el catálogo de su web figuran los lanzagranadas tipo C90 y los Alcotán.

En marzo de este año el Estado español mandó 1.370 lanzagranadas tipo C-90 y Alcotán, junto a un cargamento de ametralladoras ligeras y 700.000 cartuchos de distinto calibre, en uno de los primeros envíos de ayuda a Ucrania tras la invasión rusa.

Ayer se supo de la interceptación de un sobre enviado al presidente español el 24 de noviembre, a lo que han seguido sucesivas filtraciones en cascada.

La embajada rusa en Madrid ha condenado los envíos.

Se ha dado la voz de alerta a todas las instalaciones oficiales para que extremen las precauciones.GARA