GARA Euskal Herriko egunkaria

AITA SANTU BAT, beste AITA SANTU BAT HILOBIRATZEN


Erdi Aroan gertatu omen zen, erlijio gerrak edota agintari katolikoen arteko liskarrak zirela medio, bi edo hiru pertsonak San Pedroren eserlekua aldarrikatzea. Baina, geroztik, inoiz ez da gertatu aita santu batek beste aita santu baten hileta-elizkizuna zuzentzea. Batikanistek ekin zioten atzo Bergogliok (Frantzisko aita santua) Ratzingerren (Benedictus XI.a) gorpuaren aurrean eman zuen mezua aztertzeari. Garai berrian, hausnarketa berriak. Ala zaharrak berri? AFP