Milaka kurdu: «Frantzia, Turkiako zerbitzu sekretuen eskubideen herrialdea»
![Kurduek haserrea eta samina adierazteko mobilizazioa egin zuten Parisen.](/media/asset_publics/resources/000/964/382/article_main_landscape/0108_mun_KURDAS.jpg)
Milaka lagunek manifestazioa egin zuten atzo, Parisen, duela hamar urte erail zituzten hiru militante kurduen auziagatik erantzukizunak eskatzeko eta iragan abenduaren 23an komunitate beraren aurka egindako erasoa argitu dezatela galdegiteko. Parte-hartzaileek Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Sylemez zein abenduaren 23ko erasoan hildakoen argazkiak zeramatzaten pankartak agertu zituzten, haiek «martiri» gisa deskribatuz. Abdullah Öcalan Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagiaren irudiak ere bai.
Turkia eta, bereziki, hango zerbitzu sekretuak presente egon ziren pankartetan, aldarrietan eta amaierako diskurtsoetan, salatu baitzuten beraien iritziz Turkiako zerbitzu sekretuak daudela 2013ko urtarrilaren 9tik 10erako gauean gertatutako hilketen atzean. Orduan Omer Güney turkiarra atxilotu zuten.
Abenduaren 23ko azken erasoan, arrazista frantses batek hiru kurdu hil zituen tiroz.
Manifestariek «egia eta justizia» exijitu zuten atzo eta, aldi berean, kritika zuzenak egin zituzten: «Frantzia, Turkiako zerbitzu sekretuen eskubideen herrialdea».
![0728_art_inurrategi1](/media/asset_publics/resources/001/141/042/article_thumb_horizontal/0728_art_inurrategi1.jpg)
Felix Iñurrategi, bihotz erdia Himalaian
![Artefakto_uztailak29](/media/asset_publics/resources/001/141/232/article_thumb_horizontal/Artefakto_uztailak29.jpg)
Mismo día, nueve años después, idéntico objetivo militar de ETA
![0731_mun_gaza](/media/asset_publics/resources/001/141/946/article_thumb_horizontal/0731_mun_gaza.jpg)
Recuperan entre los escombros de Jan Yunis 300 cadáveres
![0801_eg_alderdi](/media/asset_publics/resources/001/142/197/article_thumb_horizontal/0801_EG_ALDERDI.jpg)
Una molesta mosca en el discurso de Andoni Ortuzar
![0802_eg_free](/media/asset_publics/resources/001/142/561/article_thumb_horizontal/0802_eg_free.jpg)